Zuberoa
Wikipedia(e)tik
Zuberoa |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Maule | ||
Herritarra | zuberotar, xiberotar | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak |
||
Azalera | 760 km² | ||
Biztanleria | 17.143 | ||
Dentsitatea | 17 bizt/km² | ||
Agintaria | |||
- | |||
www.valleedesoule.com | |||
Zuberoa (zubereraz Xiberua edo Xiberoa) Euskal Herriko lurralderik txikiena da.
Hiriburua Maule du.
Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren (64) parte da. Frantsesez Soule izena ematen diote.
Mugakide hauexek ditu: iparraldean eta ekialdean Biarno, mendebaldean Nafarroa Beherea eta hegoaldean Nafarroa.
Bertako euskalkia zuberera da.
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Zuberoako eskualdeen zerrenda eta Zuberoako udalerrien zerrenda
Probintzia bi kantonamendutan banatuta dago: Atharratzeko Kantonamendua hegoaldean eta Maulekoa iparraldean.
35 udalerri ditu, nagusiak hauexek izanda:
- Maule (3.347 biztanle 1999an).
- Sohüta (1.104 biztanle).
- Barkoxe (774 biztanle).
- Bildoze-Onizpea (743 biztanle).
- Atharratze (656 biztanle).
[aldatu] Ingurune naturala
Sakontzeko, irakurri: Zuberoako ibaien zerrenda eta Zuberoako mendien zerrenda
Zuberoako mendi puntarik altuena Orhi mendia da (2.017 m.), mendebaletik Piriniotako lehen 2.000 metroko tontorra dena. Halaber, Euskal Herri osoko laugarren puntarik garaiena da, Hiru Erregeen Mahaia, Ezkaurre eta Arlas ondoren.
Bestalde, Otsogorrigaina (1.922 m) eta Sardekagaina (1.893 m) dira probintziako bigarren eta hirugarren mendirik garaienak. Guztira, 27 tontor 1.000 metroko mailatik gora daude.
[aldatu] Kultura
- Zuberoako idazleak
- Zuberoako musikariak
- Zuberoako bertsolariak
- Zuberoako antzerkigileak
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Kanpo loturak
- Pastoralak Xiberuan
- Antso Handia pastorala (testu osoa)
- Ramuntxo pastorala (testu osoa)
- Bereterretx pastorala (testu osoa)
- Sü Azia kultur alkartea
- Webgune turistikoa
Zuberoako udalerriak | ||
---|---|---|
Ainharbe • Aloze • Altzai-Altzabeheti-Zunharreta • Altzürükü • Arrokiaga • Arüe • Atharratze • Barkoxe • Berogaine-Lahüntze • Bildoze-Onizpea • Domintxaine-Berroeta • Eskiula • Etxarri • Etxebarre • Ezpeize-Ündüreine • Gamere-Zihiga • Garindaine • Gotaine-Irabarne • Hauze • Idauze-Mendi • Iruri • Jeztaze • Lakarri • Larraine • Lexantzü-Zünharre • Ligi-Atherei • Liginaga-Astüe • Lohitzüne-Oihergi • Maule • Mendikota • Mitikile • Montori • Muskildi • Ospitalepea • Ozaraine-Erribareita • Ozaze-Zühara • Pagola • Sarrikotapea • Sohüta • Urdatx • Urdiñarbe • Ürrüstoi-Larrabile • Zalgize-Doneztebe |
Euskal Herriko lurraldeak | ||
---|---|---|
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Nafarroa Garaia • Nafarroa Beherea • Zuberoa |