Aizarnazabal
Wikipedia(e)tik
Aizarnazabal |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Aizarnazabal | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola-Kosta |
||
Posta-kodea | 20749 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
m 6,55 km² 636 (2006) % 93,8 bizt/km² |
||
Sorrera | 1845 | ||
Herritarra | aizarnazabaldar | ||
Alkatea | Jose Franzisko Larrarte Agirre | ||
www.aizarnazabal.net | |||
Aizarnazabal Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen herria da. 2006. urtean 636 biztanle zituen. Donostiatik 36 km-tara dago, iristeko, Donostiatik A-8 autopistan Zarautzeko irteera hartu behar da eta Meagaserantz jo edo Zumaiako irteera hartu eta Zestoarantz habiatu. Urola ibaiaren haranean dago kokaturik. Iparraldean Zumaia, hego eta mendebaldean Zestoa eta ekialdean Aiarekin egiten du muga Aizarnazabalek.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
XII. mendeko agirietan agertzen da lehenengoz Sayaz-en izena, gaur egun Zehatz auzoa bezala ezagutzen duguna. Auzoaz gain ibar osoak hartzen zuen izen hau. Urola ibaitik hasi eta Ernio mendirainoko sailak zituen: Getaria, Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta [[Aizarnazabal]. 1347. urtean Zumaia hiribildu bihurtzen denaren ondorioz Sayaz lurraldeak (Aizarnazabal, Oikina, Artadi). Baina herrien mugak ongi erabakiak ez zeudenez XIV mende honen azken laurdenean auzi luze eta zaila egon zen Zumaia eta Aizarnazabalen artean. 1383an Zestoa hiribildu egiten da. Aizarnazabaldarrak Zumaiatarrekin nazka eginak zeudenez Zestoarekin bat egitera pasatuko dira. Sayazko San Kristobal parrokiaren lehen aipamena 1125 urtean egiten da, honen ustez, Aizarnazabalgo San Miguel elizaren (1393. urtean eraikia) aurrekaria dela uste da. Gogoz kontra, 1480. urtean Zumaiarekin bateratu egiten da berriro eta ez da, 1821. urterarte bere buruaren jabe egingo. XVI. mendean agertzen da lehenengoz Aizarnazabalen izena,"Hassarnaçabal". Mende honetan Sayaz ibarraren barne [[Getaria] egiten da buru, bere barnean Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal dituelarik. 1821ean udaletxe independente bat sortu zen Aizarnazabalen, baina ukatua izan zen 1823ean. 1842. urtean beste aukera bat eman zioten udaletxeari baina Oikinako herritarrek ezetz esan zuten. Honen ondorioz, 1845ean, Aizarnazabaleko herritarrak Zumaiatik bereiztea lortu zuten eta Oikinatarrek gaur egun arte Zumaiaren parte izaten jarraitzen dute.
[aldatu] Ondarea
Aizarnazabalek baditu hainbat berezitasun, eta horien artean zuhaitz bat aurkitzen da. Zuhaitz berezia bezela sailkatutakoa: Azpiazuko Artea.
[aldatu] Zubi erromatarrak
Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetako bat zubiak dira eta Aizarnazabalek ere badu zeresanik zubi kontutan. XVI-XVII. mendetean, erromatarren aztarna baliagarriak uzteaz arduratu ziren. Aizarnazabalen bitxikeriz betetako bi zubi hauek topa ditzazkegu: Zubialdeko Zubia eta Zubi Zaharra.
[aldatu] Zubialdeko zubia
Zubi honek zuzenean lotzen zuen Aizarnazabalgo herrigunea Zarautztik eta [[Getaria]tik Urola ibaiaren haranean barruratzeko abiatzen zen bidearekin. Errege-bide hura behin eta berriz aipatzen da XVI. mendean zehar, eta mende honi legokioke zubiaren arkitektura. Hala ere, zoritxarrez, ez daukagu zubien eraikuntzen data zehatzik. Zubiak, beren horretan mantendu ditu harlanduzko ganga ederrak, pilarea eta zubibulara, harlanduz taxutuak hauek ere, baina estriboetan eta tinpanoetan berrikuntza ugari egin dira eta badirudi zati batzuetan hautsi egin zutela hasierako egitura jatorrizko malda zertxobait leuntzearren.
[aldatu] Zubi zaharra
Iraeta auzotik hurbil dagoen Urola gaineko zubi hau oso kontutan hartzekoa da bere ezaugarri nabarmen eta garrantzitsu bat dela eta: sei begi dituen bakarra bait da Gipuzkoa osoan. Sei arkuak beheratuak eta neurri berekoak dira. Ez du zubibrankarik eta oinak nahiz gangak harlangaitzez eginak dira. Ezaugarrien bakantasunak eta Zestoatik Aizarnzabalgo baserri batzuetara joateko bide bakarra zela garai batetan kontutan hartzekoa da. Gaur egun Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker zaharberrritua dago eta oso egoera onean.
[aldatu] Gizartea
[aldatu] Ekonomia eta Gastronomia
Aizarnazabalen, Euskal Herriko txoko askotan bezala, gastronomiaren inguruko zaletasun handia dago. Zaletasun honen garapenaren gune dira dauden bi elkarte gastronomikoak: Gure Borda eta Mikel.
Industria eta nekazaritza dira Aizarnazabalgo ekonomiaren erantzule. Industria arloan, papergintza, metal- eta manufaktura-industriak nagusitzen dira. Nekazaritzan berriz, nekazariak, Urolaren bi aldeetan artoak eta barazkiak hazten dituzte.+
[aldatu] Kirolak
Aizarnazabalen bi pilotaleku daude: Atari Soro pilotalekua eta Herriko plazako pilotalekua. Futbol-zelai bat ere badago: Zubialdeko futbol-zelai irekia. Aizarnazabal Kirol Elkarteada bertako kirol elkarte bakarra eta saskibaloia, atletismoa, eskubaloia, bizikleta, futbola, mendizale eta pelota taldeak daude.
[aldatu] Politika
Gaur egungo alkatea Jose Franzisko Larrarte Agirre da. Hauteskundero EAJ-PNV eta ezker abertzaleak Aizarnazabaleko boterearen lehian aritzen dira, bi alderdiak jarraitzale kopuru berdintsuak bait dituzte.
[aldatu] Festak eta Ohiturak
- Maiatzak 8, "Mikel Txiki Eguna" da. Herritarrek diotenez, garai batetan egun honetan ospatzen omen ziren Mikel Jaiak. Baina dirudienez, Aizarnazabal baserri munduan murgildurik egonez, baserrietan lan ugari izaten omen zen eta honengatik irailak 29ra pasatzea erabaki zuten. Garai honetan udara ostean eta udazkenaren sarreran lasaiago bait zeuden baserritarrak. Gaur egun ordea Mikel "Txiki" egunean ospatzen jarritzen da egun haien oroigarri bezala. Eguna bera soilik ospatzen da, arratsaldez hasi eta gaueraino. Arratsaldeean eskolan umeen jolas eta kirolak izaten dira. Arratsaldean txikiteoa eta gauean berbenarekin amaitzen da.
- Uztailak 10ean Kristobal Deuna jaiak ospatzen dira. Zehatz auzoko jaiak dira. Astebukaera oso batera zabaltzen da ospakizuna. Xarma handiko jaiak dira eta herritarren eta batipat auzokideen artean sentimendu handiko jaiak.
Jai hauetan kotxe gidarien bedeinkapena izaten da, Kristobal gidarien patroia delako.
- Irailak 29an, lehen esan dudan bezela Mikel eguna ospatzen da. Herriko jai nagusiak dira eta Euskal Jai egunarekin hasten da, festen aurrerapen gisa. Sagardo eta gazta lehiaketa herrikoiak egiten dira, herri afari, herri kirolak eta pilota partiduak antolatzen dira.
[aldatu] Pertsonaia Ospetsuak
- Juan Manzisidorrekoa: Felipe IIIaren Gerra Kontseiluko kidea eta Flandesko harmada eta estatuaren sekretarioa XII. mendean.
![]() |
Gipuzkoako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |