Amazonas
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Amazonasen bokalea |
||||||
Kokapena | Amazonia (Hego Amerika) | |||||
Luzera | 6.400 km | |||||
Arroa | 7.050.000 km² | |||||
Emaria | 219.000 m³/s | |||||
Iturburua | Apurímac, Peru (5.170 m) | |||||
Ibai ahoa | Ozeano Atlantikoa |
Amazonas ibaia munduko handiena eta emaritsuena da eta bigarren luzeena 7.020 kilometrorekin. Peruko Andeetan jaiotzen da, 5.000 metroko garaierako Arekipako eskualdean. Amazonasek Peru eta Kolonbiaren arteko muga guztia zeharkatzen du eta gero Brasilekin muga hirukoitza osatzen. Brasilen zeharreko ibilbide luze baten ondoren, Atlantiar ozeanoan itsasoratzen da.
Amazonia inguruan indigena tribu kontaezinak bizi dira.
Izena espainiar konkistatzaileek jarri zioten, bertako ibaiertzean amazonen mitoa gogorazai zieten emakume gerlariak aurkitu baitzituzten.
[aldatu] Fauna eta flora
Fauna oso era askotako dago, intsekturik txikienetik jaguarra edota puma bezalako ugaztun handienetaraino. Dortokak, sugeak eta kaimanak bezalako narrastiak ere badaude, eta baina era eta lumaje guztietako txoriak ere. Landare eta arrainen espezien ugaritasuna hain handia da, ezen ezinezkoa da denak kontatzea. 3.666 bat arrain espezie omen daude.
Oihan amazonikoa lurreko basoen hamarrena da. Arnasten dugun airea Amazonian garbitzen da gehienbat. Arazketa hau oihaneko landareek egiten dute fotosintesiren bidez eta karbono monoxidoa eta azido karbonikoa xurgatuz beharrezko dituzten karbohidratoak sortzeko.