Andoni Zubizarreta
Wikipedia(e)tik
Andoni Zubizarreta (1961ko urriaren 23a - ), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, atezaina zehazki. Gasteiztarra jaiotzez, Aretxabaletan igaro zuen haurtzaroa .
1981-1982 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Atletico de Madrid taldearen aurka. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1981etik 1986. urtera bitarte. Athletic taldearekin, bi liga eta errege kopa bat irabazi zituen. FC Barcelona taldearekin lau liga eta bi errege kopa.
Espainiar selekzioarekin 126 aldiz jokatu zuen. 1990eko hamarkada hasieran FC Barcelona taldearen urterik onenak ezagutu zituen.
[aldatu] Taldeak
- 1978-1979: Aretxabaleta
- 1979-1980:
Alaves
- 1980-1981:
Bilbao Athletic
- 1981-1986:
Athletic
- 1986-1994:
FC Barcelona
- 1994-1998:
Valencia FC