Atxabiribil
Wikipedia(e)tik
Atxabiribil | |||||
---|---|---|---|---|---|
Airetik ikusita
|
|||||
Ezaugarri orokorrak: | |||||
- Non dago | Sopela | ||||
- Luzera | |||||
- Batazbesteko Zabalera | |||||
- Betetasun maila | altua | ||||
- Urbanizatze maila | ertain-baxua | ||||
- Pasealekua | ez | ||||
Hondartza mota: | |||||
- Hare mota | |||||
- Bainuaren egoera | ona | ||||
- Hondartza nudista | ez | ||||
Kirolak: | |||||
- Surfa egiteko | ona | ||||
- Urpekaritza | ez | ||||
- Besterik | korrika egiteko | ||||
Ingurumena: | |||||
- Landaredia | ez | ||||
- Eremu babestua | ez | ||||
- Bandera urdina | ez | ||||
Segurtasuna: | |||||
- Zaintze taldea | bai | ||||
- Arrisku seinaleak | bai | ||||
- Hondartzainak | bai | ||||
- Udaltzaingoa | bai | ||||
- Ertzaintza | bai | ||||
- Sorosle taldea | bai | ||||
Sarbideak: | |||||
- Elbarrituentzako prestatuta | ez | ||||
- Sarbide Mota | errepidez | ||||
- Sarbide seinalizatua | bai | ||||
Bestelako informazioa: | |||||
- Taberna kopurua | 4 | ||||
- Kanpina | gertu | ||||
- Herrigunerako distantzia | 1,5 km |
Atxabiribil Sopelako hondartz bat da. Arrietara hondartzaren eta la playa del carbón deitutako harrizko kala txiki baten artean dago. Herrigunetik nahiko urrun dago.
Berez, Arrietararekin batera hondartza bakarra egiten du. Baina, haitz batek bitan banatzen dituenez eta, batez ere, auzo ezberdinetatik ailegatzen denez hondartza bakoitzera denboraren poderioz izen ezberdinak jaso dituzte. Atxabiribilek ekialdeko zatia (txikiagoa) osatzen du.
Askotan Sopelako hondartza ere izaten da deitua. Sopelako harezko beste bi hondartzak, Barinatxe eta Arrietara, Larrabasterra auzotik gertuago daudelako.
Hondartza honek, askok bezala, zirkulu erdiaren forma dauka; baina alegiazko zirkulu honen erdian, uretan erdi murgildurik, Peñatxuri haitza dago. Haitz hau herriko sinbolo bat moduan ulertu daiteke, batez ere, hondartzara askotan joaten direnentzat. Izan ere, herriko surf talde zaharrenak Peñatxuri dauka izena.
[aldatu] Surf
Hondartza honek, aipatutako beste biek ez bezala, ez dauka surf tradizio oso handia. Esan liteke Bizkaiko beste hondartza askorekin alderatuta tradizio handia daukala. Baina herriko besteekin konparatuta oso txikia da. Hau ez da olatuen kalitate txarren eraginagatik, baizik eta bertan egoten den jenteagatik. Atxabiribilen seme-alabekin dauden gurasoak izaten dira orokorrean eta horrek surfa zailtzen du.
Hondartzaren formak ere ur-kirolak zailtzen ditu. Bere forma borobiltsuaren eraginagatik itsaslabarretik itsasertzera leku handia dago, itsasertza bera estua izanik. Beraz, laku hain handi batetan dauden bainu-hartzaile guztiak leku estuegian hartzen dute bainua, surfa eta beste joku eta kirol asko zailduz.
Bizkaiko Hondartzak | ||
---|---|---|
Areeta • Antzoras • Aritzatxu • Armintzakale • Arrietara • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Azkorri • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • Isuntza • Kanalape • Karraspio • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Meñakoz • Ogeia • Ondartzape • Plentzia • San Antonio • Toña |