Laga
Wikipedia(e)tik
Bizkaiko hondartza da, Ibarrangeluko udalerrian kokatua.
Laga[aldatu] Ezaugarriak
Ibarrangelura doan BI-3234 errepidearen parean aurkitzen da. Malda bat jaitsi orduko dago hondartza. Hondartza erdi-basatia, eraikuntza gutxi batzuk baino ez daude hondartzatik gertu. Babesturiko duna multzoa ageri da hondartzan. Horrez gain, hondartzaren mendebaldean, pinadi talde bat ageri da. Guztira 574 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 138.499 m2-ko azalera dauka eta 42.499 m2-ko azalera itsasgora denean.
Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea oso ona da. Hondartzara joaten den bataz besteko jende kopurua handia da, gehien bat Gernika eta Zornotzatik datoz bisitariak. Gernikako herrira doan Bizkaibus zerbitzua dago ekainetik irailera.
[aldatu] Jakingarriak
Hondartza hontan ere, ondoan dagoen Laidan bezala, dunak berreskuratzeko proiektu bat egin da. Kasu hontan, dunak dauden tokiak babestu eta jendea hauetara ez sartzeko gomendatzera mugatu da.
Espainiako Ingurumen Ministeritzak dunak eta hondartza orokorrean hobetzeko proiektu bat martxan jartzeko asmoa dauka hurrengo hilabeteetan. Horrez gain, oraindik zehaztu gabeko proiektu baten arabera, Ibarrangeluko erdigunetik Lagako hondartza batuko dituen pasealeku bat eraikiko da ondorengo urteetan.
Bizkaiko Hondartzak | ||
---|---|---|
Areeta • Antzoras • Aritzatxu • Armintzakale • Arrietara • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Azkorri • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • Isuntza • Kanalape • Karraspio • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Meñakoz • Ogeia • Ondartzape • Plentzia • San Antonio • Toña |