Toña
Wikipedia(e)tik
Bizkaiko hondartza. Busturiako udalerrian kokatzen da.
[aldatu] Ezaugarriak
Busturiako herriaren erdialdean kokatzen da, parke baten alboan. Gernikatik Bermeorako trenbideak geltokia dauka hondartzaren ondoan. Hondartza udal-pilotalekuaren azpian aurkitzen da, Txatxarramendi uhartetik gertu. Guztira 120 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 10.200 m2-ko azalera dauka eta 3.000 m2-ko azalera itsasgora denean.
Arriskugarritasun txikia dauka, eta uraren kalitatea ertaina da. Hondartzara joaten den bataz besteko jende kopurua handia da. Txatxarramendiko uhartean, parke botaniko bat dago, eta haurrentzako jolas parkea. Horrez gain, "Benidorm" deritzon zona bat dago udan jendeak eguzkia hartzeko erabiltzen duena.
[aldatu] Jakingarriak
Mundaka eta Laidako hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua Txatxarramendiko uhartearen atzeko aldetik hartzen da, AZTIren laborategiaren ondoan.
Bizkaiko Hondartzak | ||
---|---|---|
Areeta • Antzoras • Aritzatxu • Armintzakale • Arrietara • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Azkorri • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • Isuntza • Kanalape • Karraspio • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Meñakoz • Ogeia • Ondartzape • Plentzia • San Antonio • Toña |