Wikipedia:Bazenekien
Wikipedia(e)tik
Hemen egon eta gero, artxibatu egingo dira 50 Bazenekien... inguru biltzen direnean.
Eduki-taula |
[aldatu] Estilo gida
- Egun bakoitzak bost edo sei urteurren izango du, ez gehiago.
- Egun bakoitzak irudi txiki bat izango du ezkeraldean:
- Euskara, Euskal Herria, euskal kultura edo horrelako zerbaitekin lotuta badago batenbat askos hobeto.
- Irudi etzana bada, 110px zabal
- Irudi zuta bada, 90px zabal
- Idazkera:
- Idatzi argi eta motz.
- Ez erabili esamolde edo gai iraingarririk.
[aldatu] Txantiloia sortzeko
[[Irudi:irudia|left]] *... 1. bazenekien? *... 2. bazenekien? *... 3. bazenekien? *... 4. bazenekien? *... 5. bazenekien?
[aldatu] Bazenekien...
- ... gainontzeko katukiek ez bezala, gepardoaren hatzazalak ez direla atzeragarriak, lurrerako atxekidura handituz eta 110 km/h-ko abiadura lortzeko gai direla?
- ... helbide elektronikoetan erabiltzen dugun a bilduaren ikurra (@), arroa masa unitatea adierazteko erabiltzen den ikur berbera dela?
- ... tulipana 1000 urte inguruan hasi zirela landatzen turkiarrak eta orain turkiaren eta iranen lore nazionala dela?
- ... Ala-k (arabieraz Allāh) Jainkoa esan nahi duela eta hizkuntza horretarako bibliaren itzulpenetan ere erabiltzen dela?
- ... hartz polarren ilea ez dela zuria, baizik eta gardena, eta azpiko azala beltz kolorekoa dela?
- ... Uruguai izan zela lehen txapelduna Munduko Futbol Txapelketan, zehazki argentina 4 eta 2 garaituta, 1930 urtean?
- ... batez beste, pertsona bat bere bizitzan munduari bi bira emateko beste ibiltzen dela?
- ... Gernikako bonbardaketa biztanleria zibilari egin zitzaion lehen erasoa izan zela?
- ... Osman I.a (Uthmān) (1258 - 1326) agintaria dela eta otomandarrek eta beraien inperioak izen hori dutela?
- ... Japoniako agintariak enperadore izena erabiltzen jarraitzen duela, nahiz eta bere inperioa nazio bat izan?
- ... Bangkoken, Tailandiako kapitala, benetako izena Krung Thep Mahanakhon Amon Rattanakosin Mahinthara Ayuthaya Mahadilok Phop Noppharat Ratchathani Burirom Udomratchaniwet Mahasathan Amon Piman Awatan Sathit Sakkathattiya Witsanukam Prasit dela; eta beraz, izenik luzeena duen hiria dela?
- ... informatika industriarekin lotutako gutxienez bost gizon nagusik (Bill Gates, Paul Allen, Larry Ellison, Steve Jobs eta Michael Dell) ez zituztela beraien ikasketak bukatu?
- ... pirahã dela ezagutzen den hizkuntza bakarra koloreak adierazteko hitzik ez duena? ... eta ez duela ez zenbaki ez zenbatekoa adierazteko beste hitzik (adibidez "batzuk", "guztiak etab.)?
- ... kotxe arruntak 1 formulakoak baino aerodinamikoagoak direla? Izan ere, aleroien eginkizun nagusia kotxea lurrari itsatsita mantentzea da.
- ... Karlos XIV.a Juan suediako erregeak tatuaje bat zuela Heriotza erregeei (Mort aux rois) jartzen zuena?
- ... ipar izarrak aldatuz doazela aldizka eta k. a. 2800 urtean Thuban izenekoa zela garai horretako ipar izarra?
- ... Frantziako bandera iraultza frantsesean sortu zen arren, kolore zuriak monarkia adierazten duela?
- ... Gure Jarrera albunarekin Negu Gorriak talde euskalduna hirukote bat izatetik boskote izatera pasatu zela?
- ... tximistarik bortitzenak 30.000 °C-raino heldu daitezkela, eguzkiaren azalean dagoena baino altuagoa hain zuzen?
- ... olinpiada, orokorrean joku olinpikoak aipatzeko erabiltzen den hitza, benetan joku olinpiko baten bukaera eta hasiera arteko denbora tartea (4 urte) dela?
- ... & (et) seinua latinetik datorrela eta ez ingelesetik, askok uste duten bezala, eta hitz biren arteko lotura dela?
- ... ezagutzen diren fosilik zaharrenak duela 3.500 milio urtekoak direla eta Australian aurkitu zirela?
- ... diamantea eta grafitoa karbono atomoz osatuta daudela, baina beraien egitura bereziak propietate ezberdinak ematen dizkiela?
- ... tomatea italieraz pomodoro (euskaraz: urre-koloreko sagarra) deitzen dela 1540 urtean Italiara heldu zen lehen tomate motaren kolorea horia izan zelako eta ez gorria?
- ... ibilgailu akorazatu eta armatuei tanke izena ematen zaiela Lehen Mundu Gerran sortu zituztenean sekretuan mantentzea erabaki zelako, sortzen zituzten lantegietako langileei ur-tanke mugikorrak egiten ari zirela sinestarasiz?
- ... gaztelako Alfonso XI.ak seme bakar bat izan zuela emaztearekin baina hamar maitalearekin?
- ... egutegi mayak K. a. 3114 urteko abuztuaren 21etik aurrera zenbatzen duela denbora eta 2012ko abenduaren 21ean "geratuko" dela?
- ... zero zenbakia, India deskubritu zena eta Europara arabeei esker heldu zena, ezaguna zela maya herriarentzat baina ez, ordea, erromatarrentzat?
[aldatu] Momentu honetakoa
- ... tomatea italieraz pomodoro (euskaraz: urre-koloreko sagarra) deitzen dela 1540 urtean Italiara heldu zen lehen tomate motaren kolorea horia izan zelako eta ez gorria?
- ... ibilgailu akorazatu eta armatuei tanke izena ematen zaiela Lehen Mundu Gerran sortu zituztenean sekretuan mantentzea erabaki zelako, sortzen zituzten lantegietako langileei ur-tanke mugikorrak egiten ari zirela sinestarasiz?
- ... gaztelako Alfonso XI.ak seme bakar bat izan zuela emaztearekin baina hamar maitalearekin?
- ... egutegi mayak K. a. 3114 urteko abuztuaren 21etik aurrera zenbatzen duela denbora eta 2012ko abenduaren 21ean "geratuko" dela?
- ... zero zenbakia, India deskubritu zena eta Europara arabeei esker heldu zena, ezaguna zela maya herriarentzat baina ez, ordea, erromatarrentzat?
ikusi - eztabaida - aldatu - historia