Eguzkia
Wikipedia(e)tik
|
Eguzkia edo ekia eguzki-sistemaren erdian dagoen izarra da, eta guregandik hurbilen dagoena. Eguzki-sistemako planetek, lurra barne, eguzkia orbitatzen dute, baita asteroide, meteoroide, kometa eta beste hainbat objektuk ere.
Lurrean bizitzarako energi-iturri nagusia da eguzkia, bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi-izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten baitute.
Eduki-taula |
[aldatu] Informazio Orokorra
Eguzkia sekuentzia nagusiko izar bat da, batazbesteko izarra baino pixkat handiagoa eta beroagoa baina erraldoi urdina baino askoz txikiagoa. Eguzkiak 10.000 milioi urteko bizialdia du, eta duela 5.000 milioi urte sortu zen, nukleokosmokronologiaz zehaztu denez. Bere bizialdiaren erdian dago, beraz. Ekiak Esne-bidea orbitatzen du, galaxiaren erditik 25.000 - 28.000 argi-urteko distantziara, bira bat 226 milioi urtetan osatuz. Galaxiarekiko orbita-abiadura 217 km/s-koa da, hau da, argi-urte bat 1400 urtetan burutzen du.
Ikur astronomikoa zirkulu bat puntu batekin bere erdian da (☉)
[aldatu] Eguzkiaren Egitura
Eguzkia esfera ia perfektua da, bere obaltasuna 9 milioiren delarik. Hau da, poloetako diametroa ekuatorrekoarekiko 10 km-ko diferentzia du gehienez. Hauxe ekuatorrean indar zentrifugoa grabitatearen indarra baino 1.8 milioi aldiz txikiagoa delako da. Lurrean aldiz desberdintasun hau 300koa da.
Planetek ez dute eragin handirik Eguzkiaren itxuran, baina Eguzkiak berak Eguzki-sistemaren barizentroa orbitatzen du, hau Eguzkitik pixkat aldendua baitago, batipat Jupiterren eraginagatik.
Eguzkiak, planeta harritsuak ez bezala, ez du muga zehatzik; gasen dentsitatea exponentzialki jeisten da zentrutik aldendu ahala. Hala ere, egitura zehaztua dauka, ondoren azaltzen den bezala. Eguzkiaren erradioa zentrutik fotosferaren mugaraino neurtzen da.
[aldatu] Nukleoa
Erradioaren 139.000 km hartzen ditu, guztiaren 1/5. Ekiaren erdigunean, non dentsitatea 150 g/cm3 den (hau da, uraren dentsitatea baino 150 aldiz handiagoa), fusio nuklearrak hidrogenoa helioan bihurtzen du, Eguzkiak behar duen energia guztia sortuz. Segunduro, 8.9×1037 protoi (hidrogenoaren nukleoa) helio bilakatzen dira, 383 yotawatt (9.15×1016 TNT tona segunduko) lortuz. Nukleoan gertatzen diren erreakzio hauei "Bethe edo karbonoaren zikloa" bezala ezagutzen zaie, eta lau protoi helio nukleo baten bihurtzea datza. Prozesu honetan, non beste elementu batzuk ere parte hartzen duten batez ere katalizatzaile bezala, masa galera bat dago, energia bihurtzen dena Einsteinen formularen bidez: E=mc2. Zikloak pausu hauek jarraitzen ditu:
1H1 + 6C12 → 7N13;
7N13 → 6C13 + e+ + neutrino;
1H1 + 6C13 → 7N14;
1H1 + 7N14 → 8O15;
6O15 → 7N15 + e+ + neutrino, eta azkenik
1H1 + 7N15 → 6C12 + 2He4.
Erreakzio guztiak gehituz:
4 1H1 → 2He4 + 2e+ + 2 neutrino + 26,7 MeV.
Askatzen den energia 26.7 MeVkoa da, edo 6.7×1014 Joulekoa kontsimitutako protoi kg bakoitzeko. Izarretan gertatzen den beste erreakzio bat "Critchfiel edo protoi-protoi zikloa" da. Ziklo honen pausuak hauek dira:
1H1 + 1H1 → 2H2 + e+ + neutrino
1H1 + 1H2 → 2He3
2He3 + 2He3 → 2He4 + 2 1H1
Lehelengo zikloa Eguzkia baino izar handiagoetan gertatzen da batipat, eta bigarrena Eguzkia bezalakoetan. Eguzkiaren energiaren %99 protoi-protoi ziklotik dator. Nukleoan ekoizten den energia guztiak hurrengo geruzak zeharkatu behar ditu espaziora heltzeko.
[aldatu] Eremu Erradioaktiboa
Erradioaren 0.2 eta 0.7 artean dago kokatua bigarren eremu hau. Bertan materia oso bero eta dentsoa da eta erradiazio termiko bidez nukleoko beroa kanporantz zabaltzen du. Beroa hidrogeno eta helio ioiek fotoiak igortzearen bidez hedatzen da. Fotoi hauek distantzia labur bat egiten dute beste ioi batek xurgatzen dituenerarte. Hau dela eta, fotoi batek milioi bat urte behar izaten ditu eremu hau gainditzeko.
[aldatu] Eremu Konbektiboa
Erradioaren 0.7tik azaleraino Eguzkia ez da behar beste dentsoa energia erradiazio bidez transmititzeko. Fotoiak xurgatuak dira eta materiaren tenperatura handitu egiten da. Materia bero hori arinagoa denez, igo egiten da beroa kanporantz hedatuz eta behin goian, hoztu egiten denez, berriz jeisten da, prozesua jarraituz.
[aldatu] Fotosfera
Argi-izpi ikusgaiak igotzen diren eremua da. Bertan tenperatura 6000 K-koa da, eta partikulen dentsitatea 1023/m3-koa (itsaso-mailan Lurreko atmosferaren %1 beste).
[aldatu] Kromosfera
Fotosferaren gainetik 10.000 km hedatzen den eremu hau aurrekoa baino askoz gardenagoa da. Ezin da zuzenean ikusi, fotosferaren argitasuna dela eta. Aldiz, eguzki-eklipse batetan posible da Kromosfera eta bere kolore gorriak ikustea.

[aldatu] Koroa
Koroa Eguzkiko atmosferaren kanpo-geruza da. Espazioan zabaltzen da Eguzkia bera baino bolumen handiagoa beteaz. Eremu honetan dentsitatea oso txikia da eta Eguzkiaren eremu magnetikoak eraginda, partikulek abiadura handia hartzen dute. Hori dela eta, tenperatura oso altua da, milioka gradutakoa. Tenperatura handi honegatik X-izpi ugari igortzen dira.
Astronomia - Eguzki-sistema | ||
---|---|---|
Planetak: Merkurio • Artizar • Lurra • Martitz • Jupiter • Saturno • Urano • Neptuno Planeta ipotxak: Pluton • Eris • Ceres Bestelakoak: Eguzkia • Asteroideen eraztuna • Kometak • Kuiper-en eraztun • Oort-en hodeia Planeten satelite nagusiak: Lurra: Ilargia Jupiter: Io • Europa • Ganimede • Calisto Saturno: Saturnoren eraztunak • Titan • Mimas • Enzelade • Tetis • Rhea • Dione • Iapeto Urano: Miranda • Ariel • Umbriel • Titania • Oberon Neptuno: Triton • Nereida • Proteus |