Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak
Wikipedia(e)tik
Orrialde honek euskarazko Wikipedia diharduten botei lan bat burutu dezaten eskatzeko balio du. Botek, besteak beste, hurrengo lanak egiteko izugarrizko lana aurreztu dezakete:
- Testu aldaketa automatikoak (adibidez, Madrid agerpen guztien ordez Madril jartzea).
- Orri sorta bat sortu da, eta hauei falta zaizkien interwikiak gehitzea nahi bada (nahitaezkoa da gutxienez interwiki bat eskuz jarrita izatea).
- Txantiloi baten agerpen guztiak aldatu nahi badira, hau izenez aldatu delako (Txantiloi:Estatua --> Txantiloi:Estatu infotaula) edo ordezko bat sortu delako.
- Kategoria bati izena aldatu nahi zaio, baina noski, horrek barruan dauden artikulu guztietan kategoria aldaketa egiteak lan handia du.
- Orrialde jakin batzuetan aldaketa konkretu bat egin nahi bada (urteen orrialde guztietan datak urtarrilaren 3 formatutik urtarrilaren 3a formatura pasatzea, adibidez).
- ...
Horrelako aldaketa errepikakor ugari eskuz egin behar ez izateko, bot bati eskatu diezaiokezu lana egin dezan, eta posible izanez gero, eskatutako lanak burutzen joango dira. Mesedez, zerrendatu zure eskaerak hurrengo zerrendaren amaieran ondorengo formatua erabiliz:
== Eskaera mota (kategorizatu, interwikiak, etab.) == Eskaeraren deskribapena zehaztasunez. Eskatzen duen lankidearen sinadura.
Lehenagoko beste eskaera batzuk | ||||
|
Bot-a erabiltzen duena bazara eta eskaera bat bete baduzu, artxibatu egin duzuna.
Eduki-taula |
[aldatu] Interwikiak
Botei hurrengo eskaera egin nahi diet. Posible bada, beste Wikipediatan zuzendu ditzatela Mendebaldeko Virginiako interwikiak. Ondo izan. --Arabar 11:56, 11 Urria 2006 (UTC)
Egina Nire bot-ak baimena duen wikipediatan egin du zuzenketa, gainontzekoetan laster joango dira beste bot batzuk aldatzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:04, 11 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Txantiloi aldaketa
- Denboratxantiloi txantiloia duten artikuluetan, txantiloi honen izena Txantiloi:Denbora unitate aurkibidea izenarengatik aldatzea. Eskerrik asko bot. Hau egiten ere ikasi beharko dut noizbait. —Barrie • (postontzia) 21:57, 26 Urria 2006 (UTC)
Egina
- Lurraldea txantiloia duten artikuluetan, txantiloi honen izena Txantiloi:Lurralde infotaula izenarengatik aldatzea. Eskerrik asko bot. —Barrie • (postontzia) 11:45, 27 Urria 2006 (UTC)
Egina
- Erkidego txantiloia duten artikuluetan, txantiloi honen izena Txantiloi:Erkidego infotaula izenarengatik aldatzea. Eskerrik asko bot. —Barrie • (postontzia) 11:45, 27 Urria 2006 (UTC)
Egina
[aldatu] Txantiloia jartzea
- Kaixo! Ozeaniako herrialde guztiei {{Ozeania aurkibidea}} txantiloia jarri behar zaie, Bot! Eskerrik asko. -Theklan; (zer?) 17:28, 27 Azaroa 2006 (UTC)
- Txantiloi aldaketak oso erraz egiten dira, baina kasu honetan txantiloi bat gehitzea ez da hain erraza. Australiak adibidez badu, baina beste batzuek ez. 15 artikulu inguru direla kontuan izanda, askoz errazagoa da eskuz egitea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:24, 27 Martxoa 2007 (UTC)
[aldatu] Herrientzako kategoriak egin
- Kaixo! Boten batek Euskal Herriko herri bakoitzarentzat kategoria bat ireki beharko luke, non {{nagusia}} jarriko den udalerriarekin eta horrela udalerri horrekin harremanetan dauden artikulu guztiak jar daitezke. -Theklan 16:56, 13 Iraila 2006 (UTC)