Coca-Cola
Wikipedia(e)tik
Coca-cola edari freskagarri baten izena da, zeina munduko 200 herrialde baino gehiagotan eros daitekeen. Herrialde horietako guztietan 3tan ezik freskagarririk salduena da.
Coca-cola ekoizten duen enpresa The Coca-Cola Company da eta bere egoitza nagusia Atlantan dago, Estatu Batuetako Georgia estatuan. Coca-cola enpresaren aurkari nagusia Pepsi da.
Munduko leku askotan Coke izenarekin ezagutzen da, beste askotan kola eta Hego Amerikako hainbatetan Coca izenarekin. Kola izena mandingako k´olatik dator, teina eta teobromina ugari dituen Afrikar hazia.
[aldatu] Coca-Colaren formula
Coca-Colaren formula oso ondo gordetako industria-sekretu bat da. Hala ere gehiena ura, azukrea, bainila, limoia eta laranja dira. Beste osagaiek zaporean aldaketa batzuk baino ez dakartzate.
Herrialdez-herrialde formulak bere aldaketak ditu. Adibidez EEBBtan arto-jarabea erabiltzen da eta Europan sakarosa zapore gozoa emateko.
Coca-Colak ez du kokainarik, nahiz eta kafeina kopuru handia duen (kafe batek baino gutxiago hala ere kantitate bererako).
[aldatu] Coca-Colaren garrantzia
Esan bezala Coca-Cola 200 herrialdetan saltzen den produktua da eta beraietako 197tan freskagarririk salduena da. Hau Estatu Batuen izaerarekin lotarazi da eta horregatik herrialde arabiar batzuetan gutxiago saltzen da.
Munduan gehien edaten den herrialdea Mexiko da eta gehien saltzen den hiria Monterrey (Mexikon ere).
Coca-Cola da munduan bainila gehien kontsumitzen duen enpresa eta hau dela eta 1985an momentu batez Coca-Colak bainila beharrean bainilina sustantzia kimikoa erabiltzen hasi zenean (gerora utzi zuten erabiltzeari salmentak urritu zirelako) Madagaskarreko ekonomiaren gainbehera etorri zen.