Ernest Shackleton
Wikipedia(e)tik
Sir Ernest Henry Shackleton (1874.eko otsailaren 15 – 1922.eko urtarrilaren 5). Anglo-irlandar esploratzailea, Endurance ontzian 1914an egin zuen expedizioagatik oroituta batez ere
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Ernest Henry Shackleton Kikee Housen ( Irlandan) jaio zen 1874.eko otsailaren 15ean, anglo-irlandar familia batean. 1922.eko urtarrilaren 5ean hil zen South Georgia irlan.
Ernest hamar anaien artean nagusia zen. Dulwich Collegen estudiatu zuen 1887 eta 1890 artean. 17 urte zituela, merkataritzako marinan sartu zen, eta zenbait bidaiak egin situen hiru mastako belaontzi ingeles batean. 20 urtekin lotinant gradua eskuratu zuen, eta lau urte geroago kapitainara aurreratu zuten. 1901ean Robert Falcon Scottekin ontziratu zen lehen aldiz, Antartidarako bidean. 1902.eko azaroan, 82º16 hegoaldera iritis ziren. Hegoaldera gizakiak inoiz heldutako puntua zela. Baina eskorbuturen gaixotazuna sortu eta gero, bere ametsak utzi behar zituzten alde batera, eta Ingalaterrara bueltatu ziren.
1904ean Emily Dormanekin eskondu zen Shackleton. Hiru seme-alabak izango zituzten (Raymond, Cecily eta Edward). Ernest desleiala izan zen aldi azkotan bere emazteari. Guztien artean, Rosalind Chetwynd aktore amerikarrarekin mantendu zuen harremana, importanteena izan zen. 1910ean hasi zen eta Shackletonen hil-ordura arte iraun zuen, 1922an.
Scottekin egin zuen bidaia gustokoa izan zuenez, Shackletonek bere expedizioa antolatu zuen, eta 1907. abuztuaren 7an Antartidara jo zuen berriro. Hurrengo urtearen lehengo egunetan iritsi zen hara. Nekeziz betetako urte bat ondoren, 1909.eko urtarrilaren 9an, 88º23 hegoalde latitude errekorrara iritsi zieren. Baina Hego Poloraino 180 kilometro bakarrik falta zierenean, atzera egin behar zuten. 3000 kilometroak Antartidan ibili ondoren, Ingalaterrara jo zuten.
1911.eko abenduaren 14an, Roald Amundsen Hego Polora iritztean izan zen lehena. Shackleton, dezepzionatuta, beste helburu bat asmatu zuen. Antartida osoa zeharkatuko zuen oinez, polotik pasatzen. 3300 kilometroko ibilaldia izango zen. 1914. eko urtarrilaren 8an Ingalaterratik irtetu zen Endurance ("Erresistentzia") izeneko ontzi batean. Berarekin 56 gizon zihoazen. Haien artean Frank Worsley eta Frak Wild zeuden. Guztiak, Hegoaldeko Poloaren esplorazio historian inoiz izandako abentura gogorren bat biziko zuten, Enduranceko odisea. (behean kontatuta)
Ingalaterrara itzuli zirenean, 1917.eko maiatzaren 29an, heroiei bezala egin zioten harrera. Baina Lehen Mundu Guerra ilundu zuen haien itzela.
1921eko azeken egunetan, Shackleton Antartidara joan zen berriz, erregioa hobeto kartografiatzeko aitzakiarekin. Azken bidaia izango zen hau. 1922.eko urriaren 5ean, Hegoaldeko Georgia irla ondoan zegoela, Shackleton bihotzaldi krisi bat izan zuen. Hegoaldeko Georgian lurra eman zioten eta oroigarri bat eraiki zuten bere tripulazioko gizonek.
[aldatu] Expedizio antartikoak
[aldatu] 1901 – Discovery Expedizioa
National Antartic Expedition izan zen izena ofiziala, baina Discovery Expedition bezala ezagutzen da, RRS Discovery erabilitako ontziaren izena bait zen. Royal Geographical Society antolatu zuen expedizioa eta Robert Falcon Scottek burutu zuen. Ross izeneko itxasora eta Ross izotzeko barrerara iritstean lehen expedizioa izan zen. Tripulazioa erreklutatzeko, sekulan izandako prentsa iragarki ospetsuena publikatu zen: Men wanted for hazardous journey. Small wages. Bitter cold. Long months of complete darkness. Constant danger. Safe return doubtful. Honour and recognition in case of success. (Gizonak behar dira bidai arriskutsurako. Soldata txikia. Garagardo mingots eta hotza. Iluna osoko hilabete luzeak. Etengabeko arriskua. Osasuntsu itzultzea ezbaikoa. Arrakasta kasuan, ohore eta eskertasuna.) Historiatzaileek egunkarian publikatuta izan zela diote. Hala ere, ez da inoiz aldakirik aurkitu.
[aldatu] 1902 – Hego Polorako bidean
Shackleton, Scott eta Edward Wilson Doctorearekin, oinez bideratu zen Hego Polora 1902an. Bidaia zaila izan zen oso, taldea trebagabea zela, gaizki ekipatutak bait zeuden a eta zailtazun guztiak idar fisikoarekin gainditu zezaketen usten zutelako. Txakurrak eraman zuten, baina ez zekiten nola erabili. Polora zihoazten lehen expedizio ingelez guztiei gertatu zitzaien bezala, janari gutxi zeramaten eta gizonak kilometro asko ibili behar zituzten gozez. Abenduaren 31an, Shackleton, Wilson eta Scott 87º17’ hego puntura iritsi ziren. Inoiz zapaldutako lurra zen hura. Baina buelta eman behar zuten. Polotik 463 itxas miliatara (857km) geratu ziren. Itzuleran, Shackleton eskorbuto gaixotazuna hartu zuen eta Wilson Doctorea denborazko itsumena pairatu zuen. Morning ontzia ailegatu zenean expedizioari errelebua emateko, Scott, Shackleton etxera bidali zuen, honek ia guztiz suspertuta zegoen arren. Batzuk uste dute Scotti ez zion guztatzen Shackletonen ospea. Gainera, Scottek Royal Navyko gizona zen eta horregatik Shackleton mespretxatzen zuen, honek merkataritzako marinakoa bait zen.
[aldatu] 1907 – 1909 – Expedizio Antartika Britanikoa (Nimrod expedizioa)
Shackletonek antolatu eta burutu zuen British Antartic Expedition (1907-1909). Helburua Hego Polora iriztea zen. Expedizio hau Nimrod bezala esagutua zen (ontziaren izena) edota Farthest South Expedition bezala. Kampaleku burua Ross uhartean ezarri zuen Shackletonek. Bere txabola, 1908an eraikia, World Monuments Watch izeneko zerrendan dago aipatuta, munduko ehun monumentu kaltetuen artean. Aurreko expedizioan txakurrak oso baliagarriak izan ez zirelako, Shackleton, Manchuriako poniak erabili zituen aldi honetan. Baina hauek ere nahiko alferrak izan ziren.
Expedizio honen arrakasten artean, Erebus sumendira lehen igoera dago. Bestalde, Douglas Mawson, Edgeworth Davis eta MacKay Hego Polo magnetikoa aurkitu zuten 1909.eko urtarrilaren 16an. Gainera, expedizoa sarrera bat aurkitu zuen Beardmore glaziaren zehar. Shackleton, Wild, Marshall eta Adams 88º23’ hegoaldera iritzi ziren. Horretarako, Mendilerro Transantartikoa zeharkatu zuten lehen gizonak izan ziren, eta lehen aldiz Hego Poloren Lautada sapaldu zutenak. Hego Polotik 180 kilometrora zeuden bakarrik, baina berriro ere, buelta eman behar zuten. Erabaki zail hau bizitza salbatu zien dudarik gabe.
Shackleton heroi bat bezala itzuli zen Ingalaterrara eta berehala Sir izan zen izenduta. Hiru urtetik gozatu zuen hegoaldera urrutiago joan zen gizona izatearen gloriaz. Hego Poloa eskuratzearen porrotaz, Shackleton esaten zuen: "Hobe da asto bizirik, leoi hilda baizik". Esan behar da Shackletonek eta bere gizonak sorte haundia izan zuten etxerako bidean. Janari anoak murriztu izan behar zuten, seguritateko marjina ez izatera arte. Baina aldeko eguraldia egin zuen.
[aldatu] 1914 – 1916 Trans-antartiko expedizio inperiala (Enduranceko odisea)
Enduranceko expedizioa Londresetik atera zen 1914.eko abuztuaren 1ean. Aldi honetan erronka Antartida alde batetik bestera zeharkatzea zen. Ibilaldia, Vashel badian hasiko zen, Weddel itxasoan, eta Hego Polora iritziz gero, Rosseko uhartera abiatuko ziren, kontintentearen beste aldean.
Baina Vashel badiara iritsi baino lehen, ontzia izotzen artean geratu zen harrapatuta. Gizonak urtzaldira han bertan itxaroteko prestatu ziren, baina izotz bloken arteko tentsioak ontzia suntsitu zuten azkenez. Orduan hasi zen Enduranceko abentura. Gizonak izotz itxasoa zeharkatu zuten Enduranceko txalupak atoitzen. Bidetik expedizioko txakurrak hil eta jan egin behar zuten. Azkenez, urara aliegatu ziren eta Elefante irlara (Shetland arkipielagoan) nabigatu zuten. Han, txalupa bat konpondu zuten eta Shackleton, beste bost gizonekin, Hegoko Georgia irlarako bidea hartu zuen, han zeunden bale arrantzalei laguntza eskatzeko. Elefante irla eta Hegoko Georgia arteko bidea, Drake pasoa zeharkatzen, 6,5 metroko txalupa batean (James Caird izenekoa), udazken antartikoan, eta izarrak gida medio bakarra zeukatela, izugarrizko arriskutsua zen eta, dudarik gabe, ez dauka lehiakide itsasketa historian.
Sei gizonak, Hego Georgiako hego aldera iritzi ziren eta, 36 ordutan, oinez zeharkatu zuten irla erdian zegoen explortau gabeko mendilerroa. Ibilaldi hau sineztezinezkoa da berez. Azkenez, urte eta erdi izotzen artean bizi eta gero, Shackletonek Endurance kampoko gizonak aurkitu zituen. Elefante irlan geratu ziren 22 gizonak erreskatatutak izan ziren, hiru ahaleginak egin behar zirela haienganaino aliegatzeko. Yelcho izeneko ontzi txiletarra (Luis Pardo Villalón zen Kapitaina) hartu zituen azkenez 1916.eko abuztuaren 30ean. Enduranceko tripulazio osoa bizirik irtetu zen abenturatik.
[aldatu] 1921 – Azken bidaia (Quest expedizioa)
1920.eko azken egunetan, Shackleton beste bidai bat antolatzen saiatu zen. Bere helburua Ipar Polora iriztea zen, Roald Admunsen baino lehen. Dirua eskuratu zuen, baina zenbait atzerapenak irteera ostupatu zuten. Negua zetozenez, Shackletonek bere patrozinatzailea konbentzitu zuen Antartidara beste expedizio bat egiteko.
Quest ontzia Londresetik itsasoratu zen 1921eko irailaren 17an, multzo ikaragarri bat agurtu zuela. Ontzian Enduranceko expedizioaren gizon asko zeuden: Frank Wild, J. A. Mcllroy, Tom Green medikua, Hussey sukaldaria, Macklin, Mclead, Kerr eta Worsley kapitaina. Expedizioaren helburu zientifikoa ez zegoen ezarrita. Grytvikenko portuan, Hego Georgian, lehorreratu zuten. Enduranceko expedizioan, hotxe itxaron zuten hilabete oso bat eguraldia hobetzera arte. 1922.eko urtarrilaren 5ean, Shackleton bihotz krisi bat izan eta hil egin zen. Bere gorputza Ingalaterrara izan zen bidalita, baina bere alarguna Grytviken bertan lurperatuta izan zezala esan zuen. Han izan zen ehorzketa martxoaren 5ean.
[aldatu] Shackletonen Legatua
1994ean, James Caird Society-a Shackletonen itzelak oroitzapenean mantentzea ezarri zuen helburuz. Bere lehen bizitza osoko presidentea, Shackletonen semea izan zen, Edward Shackleton.
Shackletonen alargunaren bizitza telefilme batean izan zen kontatua. Channel 4 kanala egindako bi zatiko filmea da, "Shackleton" izenekoa eta Charles Sturridgek zuzenduta. Kenneth Branagh interpretatu zuen Shackletonen pertsonaia.
Enduranceko istorioa Shackleton´s incredible Voyage liburuan kontatu zuen Alfred Lansigek.
British Antartic Survey erakuntza daukan ontzi logistikoa Shackletonen izena darama. Bere hilobia Grytvikenen jende azko bisitatzen du urtero.
[aldatu] Bibliografia
- Shackletonek publikatuak
- The Heart of the Antarctic: The Story of the British Antarctic Expedition 1907 -1909 Sir Ernest Shackleton (Collins) ISBN 1903464285
- Shackleton: The Polar Journeys: Incorporating the "Heart of the Antarctic" and "South" Sir Ernest Shackleton (Collins, 2002) ISBN 1903464269
- South: Journals of His Last Expedition to Antarctica Sir Ernest Shackleton (Robson Books, 1999) ISBN 1861052790
- South: The Story of Shackleton's Last Expedition, 1914-17 Sir Ernest Shackleton (Ebury Press, 1991) ISBN 0712639276
- Endurance: Shackletons Incredible Voyage Ernest Henry, Sir Shackleton, Christopher Ralling (Peter Bedrick Books, 1986) ISBN 0872260828
- Aurora Australis Sir Ernest Shackleton (Paradigm Press, 1986) ISBN 0948285079
- South: The Story of Shackleton's Last Expedition, 1914-17 Sir Ernest Shackleton (Heinemann, 1970) ISBN 0434695009
- Historia eta Biografiak
- Polar Castaways: The Ross Sea Party Of Sir Ernest Shackleton, 1914-17 Richard McElrea-koa (McGill-Queen's University Press, 2004) ISBN 0773528253
- Shackleton Roland Huntford-koa. 2nd edition 1996, Abacus History, London. 774pp ISBN 0349107440
- Shackleton's Forgotten Expedition: The Voyage of the Nimrod Beau Riffenburgh-koa (Bloomsbury USA, 2004) ISBN 1582344884
- South with Endurance: Shackleton's Antarctic Expedition, 1914-1917 Frank Hurley-koa (Simon & Schuster, 2001) ISBN 074322292X
- Shackleton's Forgotten Men: The Untold Tale of an Antarctic Tragedy Lennard Bickel-koa, Rt. Hon. Lord Shackleton (Thunder's Mouth Press, 2000) ISBN 1560252561
- Leading at the Edge: Leadership Lessons from the Extraordinary Saga of Shackleton's Antarctic Expedition Dennis N. T. Perkins, Margaret P. Holtman, Paul R. Kessler eta Catherine McCarthy (American Management Association, 2000) ISBN 0814405436
- The Endurance: Shackleton's Legendary Antarctic Expedition Caroline Alexander-koa (Knopf, 1998) ISBN 0375404031
- Ernest Shackleton, 1957, James Fisher-koa
- Sir Ernest shackleton, 2004, Brigitte Lozerec'h-koa
- DVD-ak
- Shackleton - The Greatest Survival Story of All Time Kenneth Branagh (A&E Home Video, 2002) ISBN B000063TON
- The Endurance - Shackleton's Legendary Antarctic Expedition Liam Neeson (Columbia Tristar, 2000) ISBN B0000A7W16