Etxebarri
Wikipedia(e)tik
Etxebarri |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Etxebarri | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta-kodea | 48450 | ||
Koordenatuak | - | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
m 3,38 km² 7.887 (2006) 2.159 bizt/km² |
||
Herritarra | etxebarritar | ||
Alkatea | Pedro Lobato Flores (LVP) | ||
www.etxebarri.net | |||
Etxebarri Bizkaiko udalerria da. Bilbo Handia eskualdean dago. Herriak guztira 7.300 biztanle ditu (2005eko datuen arabera, eta azken urteetan, gune metropolitarrean hazkunderik handieneko udalerria da. Antzina Etxebarriko Esteban Deunaren elizate izena izan zuen, gaur egun Etxebarri bakarrik.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Etxebarrik Bilborekin egiten du muga mendebaldean, Galdakaorekin ekialdean, Txorierrirekin iparraldean, eta Basauriko udalerriarekin hegoaldean. Bilbotik oso gertu kokaturik dago, 1,5 kilometrora zehazki. Etxebarritik Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoagako auzoak ikusgai dira. Ibaizabal ibaiaren meandro batean kokatzen da Etxebarri.
Hiru gune nagusi desberdin daitezke, batetik Ibaizabal ibaiaren meandroan kokatzen den gunea. Tradizionalki industriak nagusi izan diren arren, Etxebarriko zabalgune berria bertan eraikitzen ari da. Horrez gain, 2004tik Bilboko metroaren geltoki berria bertan dago. San Antonio auzunea bestalde, udalerriaren iparraldean kokatzen da N-634 errepidearen iparraldean. Eta bestetik Lezama-Leguizamon industrialdea dagoen meandroa.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Etxebarrik 7.300 ditu gaur egun, historikoki inoiz izandako biztanleriarik altuena. XX. mendean zehar biztanleria gorantzko joera izan du, Bilbo Handiko udalerri askok bezala. Dena den, 1970ko hamarkadako krisialdiaren ondorioz hasitako beheraldi demografikoa, ez da Etxebarrin nabaritu eta hazten jarraitu du 1980ko hamarkadatik aurrera.
XX. mendearen hasieran herrixka bat baino ez zen Etxebarri, guztira 637 biztanle zituelarik. Gerra
[aldatu] Ekonomia
XX. menderarte nekazaritza izan zen udalerriko iharduera ekonomiko nagusia. 1900etik aurrerako industrializazio prozesuaren ondoren, hainbat industria eta lantegi berri zabaldu ziren herrian. Ibaizabal ibaiaren ondoan dagoen Arcelor Mittalen lantegia edota Lezama Leguizamon industrialdea. Horrez gain, jadanik ateak itxi duten beste hainbat lantegi. Izan ere, Etxebarriren hazkunde demografikoarekin batera, etxebizitza ugari eraiki dira antzinako industriak zeuden orubeetan.
Gaur egun, zerbitzuek dute industria baino garrantzia gehiago, enpleguaren %53,7a suposatuz. Industriak enpleguaren %30,8a suposatzen du. Eraikuntza bestalde, azken urteetako etxebizitza eraikuntzari loturik, beste udalerri batzuetan baino garrantzitsuagoa da enpleaguaren %15arekin. Nekazaritza azkenik ia desagertu egin da eta enpleguaren %0,4a bakarrik suposatzen du.