Bilbo Handia
Wikipedia(e)tik
Bilbo Handia Bizkaiko hiriburuak berak, Nerbioi ibaiaren Eskumaldeak eta Ezkerraldeak osatzen dute. Orotan, 900.000 biztanle inguru bizi dira eskualde honetan.
Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, mendebalean Meatzaldea, ekialdean Uribe-Kosta eta Txorierri, eta hegoaldean Enkarterri eta Nerbioi Ibarra.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Bilboko historia
[aldatu] Garapen urteak
XIX. mende eta XX. mendeetako garapen industrial handiaren ondorioz, gaur egun Bilbo Handia izenez ezagutzen den eskualdearen garapena gertatu zen. Industria, zerbitzu eta etxebizitza ugari eraiki ziren. Erdi Aroan sorturiko hiribildu askok horrela, aurretik ezagutu gabeko hazkundea bizi izan zuten.
Antzina Portugalete eta Bilbo izan baziren eskualdeko hiririk garrantzitsuenak, aipaturiko mende hauetan zehar, beste herri txiki askoren biztanleria izugarri hazi zen. Bilbo Handiaren kontzeptua beraz, industrializazioaren agerpenarekin bat doa. Bilboren hazkunde handia zela eta, bere inguruko elizateen anexioak bultzatu ziren, Abandoko Elizatearena XIX. mendearen amaieran, eta Deustuko Elizatea eta Begoñako errepublikarena XX. mendearen hasieran. Horixe izan zen lehenengo "Bilbo Handia", lehen anexioekin batera lortu zena.
Berez "Bilbo Handia" eskualdearen agerpena frankismo garaian gertatu zen. Garai hartako agintaritzak, Bizkaiko probintzia hobeto egituratzeko asmoarekin, hainbat udalerriren arteko anexioak bultzatu zituen. Anexio hauek, anexionaturiko udalerrien iritzia kontutan hartu gabe egiten ziren, eta horrek kontrako iritzi asko sortu zituen, (1980ko hamarkadako desanexio prozesuaren arrazoietako bat izan zirelarik).
Bilboren "beharrizanak" asetzeko Erandio, Sondika, Loiu, Lezama, Derio eta Zamudio anexionatu zituen 1940 eta 1966 urteen artean. Aurretik ezagutu gabeko hazkunde industrialak, milaka etorkinen etorrera ekarri zuen, eta biztanleri berri guzti horren etxebizitza beharrizanak asetzeko balioko zuten anexio hauek. Dena den, Bilbok baliabide urriak zituen garai hartan, eta ondorengo hamarkadako krisialdi ekonomikoak, anexionaturiko herriek jasatzen zuten utzikeria areagotu egin zuen.
[aldatu] Desanexioak eta gaur egungo egoera
Utzikeria horrek 1983. urteko desanexio oldea ekarri zuen. Urte hartan, 1940tik aurrera anexionaturiko udalerri guztien independentzia ekarri zuen. Gaur egun, Bilbo gune metropolitarraren erdigunea izaten jarraitzen du, inguruko herrietako biztanleak erakartzen dituena. Inguruko udalerrien egoera asko hobetu da garapenkeriaren urteetatik, eta gaur egun ez da bizi 1960ko hamarkadako utzikeria eta zerbitzuen falta bezalakorik.
Inguruko herriekin lotune administratiborik ez dagoen arren, Bilbo eta gune metropolitarrak bat bezala aritzen dira arlo askotan. Esaterako, garrai publikoa sustatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak gune metropolitarreko garraio guztien harteko elkarlana bultzatu du azken hamarkadetan. Horrek, metropoliko bizilagunek garraio beharrizanak hobetu ditu. Etorkizunari begira, gero eta handiagoa izango da udalerri ezberdinen arteko elkarlana.
[aldatu] Udalerriak
Bilbo Handia osatzen duten udalerriak zehazterakoan, definizio ezberdinak erabiltzen dira. Bizkaiko foru aldundiak emaniko definizioaren arabera, gune metropolitarra edo Bilbo Handia Muskizetik Galdakaora eta Zeberiotik Lemoizera hedatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilbo Handirako Lurralde Zati Egitasmoak udalerri horiek biltzen ditu.
Bilboko Metropoli Area (35 udal)
|
|
|
|
---|---|---|---|
Zierbena | 18.0 km² | 9,503 | 527.9 /km² |
Alonsotegi | 16,0 km² | 2.745 | 171,6 /km² |
Arrankudiaga | 20,8 km² | 4.018 | 193,2 /km² |
Arrigorriaga | 22,8 km² | 12.000 | 341 /km² |
Barakaldo | 24,3 km² | 95.260 | 3.920,2 /km² |
Barrika | 7,8 km² | 1.337 | 171,4 /km² |
Basauri | 7,2 km² | 44.052 | 6.118,3 /km² |
Berango | 8,8 km² | 5.904 | 670,9 /km² |
Bilbo | 41,3 km² | 353.173 | 8.551,4 /km² |
Derio | 7,4 km² | 5.030 | 679,7 /km² |
Etxebarri | 3,3 km² | 7.707 | 2,335.5 /km² |
Erandio | 18,7 km² | 23.338 | 1.296,6 /km² |
Galdakao | 31,7 km² | 29.594 | 933,6 /km² |
Gorliz | 10,2 km² | 4.882 | 478,6 /km² |
Getxo | 11,9 km² | 82.687 | 6.948,5 /km² |
Larrabetzu | 21,5 km² | 1.647 | 76,6 /km² |
Leioa | 8,5 km² | 28.858 | 3.395,1 /km² |
Lemoiz | 14,3 km² | 925 | 64,7 /km² |
Lezama | 16,5 km² | 2.287 | 138,6 /km² |
Loiu | 15,3 km² | 2.205 | 144,1 /km² |
Muskiz | 20,8 km² | 6.682 | 321,3 /km² |
Ortuella | 7,7 km² | 8.554 | 1.110,9 /km² |
Plentzia | 6,3 km² | 3.949 | 626,8 /km² |
Portugalete | 3,2 km² | 49.788 | 15.558,8 /km² |
Santurtzi | 7,2 km² | 47.155 | 6.549,3 /km² |
Sestao | 3,5 km² | 30.350 | 8.671,4 /km² |
Sondika | 6,3 km² | 4.300 | 682,5 /km² |
Sopela | 8,4 km² | 11.469 | 1.365,4 /km² |
Ugao-Miraballes | 5,2 km² | 4.060 | 780,8 /km² |
Urduliz | 7,8 km² | 3.241 | 415,5 /km² |
Trapagaran | 13,1 km² | 12.580 | 960,3 /km² |
Zamudio | 18,1 km² | 3.176 | 175,5 /km² |
Zaratamo | 10,0 km² | 1.624 | 162,4 /km² |
Zeberio | 47,1 km² | 1.027 | 21,8 /km² |
Total | 494,7 km² | 906.390 | 1.832,2 /km² |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Aretoak
- Bilbo: Arriaga Antzokia, Ayala Antzokia,Euskalduna Jauregia, Azkena, Bilborock eta Kafe Antzokia.
- Eskuinaldea: Getxo Antzokia (Getxo)
- Ezkerraldea: Barakaldo Antzokia (Barakaldo), Mamarigako Kultur Etxea (Santurtzi).
- Nerbioi ibarra: Social Antzokia (Basauri).
[aldatu] Idazleak
Sakontzeko, irakurri: Bilbo Handiko idazleak
[aldatu] Musikariak
[aldatu] Inguru naturala
[aldatu] Itsasadarra
Bilboko itsasadarra eskualdearen ardatz naturala dugu, hiriburuan hasi (Abusu auzoan) eta Abran amaitu, Kantauri itsasoan.
Azken urteotan ingurua biziberritzen dabiltza, eta gaur egun bertan bizi den fauna gero eta ugariagoa da.
[aldatu] Mendiak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Bilbo Handia Bizkaia.net webgunean
- Bilbo Handia Guiabizkaia.com webgunean (euskaraz)
- Bilbo Hiria Irratia
Euskal Herriko gune metropolitarrak | ||
---|---|---|
BAB • Bilbo Handia • Donostialdea • Iruñerria |