Trapagaran
Wikipedia(e)tik
Trapagaran |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Trapagaran | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Ezkerraldea |
||
Posta-kodea | 48510 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 13,06 km² 12.508 (2006) 965,16 bizt/km² |
||
Herritarra | trapagarandar | ||
Alkatea | Jesús González Sagredo | ||
Trapagarango Udala | |||
"Trapagaran" gazteleraz "Valle de Trápaga" eta aintzinean "San Salvador del Valle" Bizkaiko udalerria da. Meatzaldeko eskualdean kokatua Bilbo Handiaren barnean. Gaur egun, gune metropolitarreko industria eta lantegi gehienak biltzen ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Ingurune naturala
Trapagaranek Galdameseko udalerriarekin egiten du muga hego-mendebaldean, Ortuellarekin ipar-mendebaldean, Portugalete eta Sestaorekin ipar-ekialdean, eta Barakaldorekin hego-ekialdean. Hegoaldeko muga naturala Galindo ibaia da, honek Trapagaran Barakaldotik banatzen du.
Udalerriaren iparraldean Serantes mendia dago, eta mendebaldean Trianoko mendietan. Trianoko mendietan Telefonicaren telekomunikazio antena bat dago, 120 metroko altuera duena. Bilbo Handiko egiturarik garrantzitsuenetakoa da.
[aldatu] Auzoak
Trapagaranen bi gune nagusi desberditzen dira. Batetik, herriaren erdigunea, udaletxea eta biztanleri gehiena bizi diren tokia. Eta bestetik Trianoko mendietako Zugaztieta eta Larreinetako auzoak. Zugaztieta da banandutako auzoetatik garrantzitsuena, 490 biztanlerekin.
Auzoak honakoak dira:
- La Arboleda edo Zugaztieta
- Larreineta
- Zaballa
- San Gabriel
- Ugarte
- Galindo edota Trapaga/Salcedillo
[aldatu] Historia
Historikoki Trapagaran Enkarterrietako eskualdearen barnean egon bazen ere, hainbat aldaketa jasan ditu historian zehar. Denboraldi batez Somorrostroko haraneko "Hiru kontzejuen" zati izan zen, Sestao eta Santurtzirekin batera. Gerora, Trapagaranek independentzia berreskuratu zuen. Trapagaran beti egon da industriarekin oso loturik, ondoko Trianoko mendietatik ateratzen zen mineralak garatu zuen Meatzaldea, eta mineralaren transformaketa enpresa ezberdinak sortu ziren.
Bilbo Handiko industrializazioaren hasiera meagintzaren garapena izan zen, untzigintza eta siderometalurgiaren garapenaren aurretik. Horregaitik, Trapagaran ezkerraldeko beste herri batzuk baino arinago garatu zen. XIX. mende amaierarako Trapagaran Bilbo Handiko udalerririk garrantsitzuenetakoa zen Ortuellarekin batera (Ortuellan ere meagintzak garrantzia handia zeukan).
Gerora, mineralaren ateratzea gutxituz joan zenean, gune metropolitarreko beste herriak Trapagarani aurrea hartu zioten. 1926ko irailaren 15ean, herriko gune nagusia eta La Arboledako auzo banandua batzeko, Larreinetako Funikularra inauguratu zuten. Udalerriaren oraingo izena 1983ean ezarri zen, aurretik Trapagaran San Salvador del Valle deitzen zen.
[aldatu] Ekonomia
Udalerriaren gehiena industria desberdinek hartzen dute, tradizionalki mehagintza eta altzairugintzarekin zerikusia zuten industriek, gaur egun merkataritza gune eta altzari dendek ordezkatuz joan dira. Horrez gain, beste hainbat tailer eta bulego daude. Trapagako harana, gune estrategikoa da Ibai-Ezkerraldean eta hainbat autobide eta errepide garrantzitsuren gurutzabidea da.