Galeusca
Wikipedia(e)tik
"Galeusca" edo "Galeuzca" Galizia, Euskadi eta Katalunia nolabait batzeko proiektu politikoa eta kulturala da. Abiatu bezain laster, XX. mendeko lehenengo laurdenean, egitasmoa Miguel Primo de Riveraren diktadurak eten egin zuen. Ordutik, berpizkunde bat baino gehiago eduki dute, hala kultura arloan nola politikoan. Gaur egun, idazleek bultzatuta, egitasmoa osasuntsu dabil.
[aldatu] Kronologia
- 1923ko udan Sabino Aranaren disidente batzuk (EAJkoak) batu ziren politikari kataluniar eta galiziar batzuekin, Rafael Casanovaren omenez, elkartea sortuz. Irailean, Miguel Primo de Riveraren kolpeak proiektua geldiarazi zuen.
- 1974an hiru herrialdeetako idazle talde batek ekin zion urteroko jardunaldiak antolatzeari, biltzeko lekua urtez urte aldatuz.
- 1997an eta 1998an Galeusca TV egon zen emititzen, TVG, ETB eta TVC-ren eskutik, Diasporako komunitateei begira.
- 2004an, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara BNG, EAJ eta CiU batera aurkeztu ziren, "Galeusca" izeneko plataformarekin.
- 2004ko urri-azaroan XXI. Galeusca literarioa Ourensen (Galiza) egin zuten, "Hiria eta Hitza" gaia hartuta.
- 2005ko azaroan burutu dituzte XXII. literatura jardunaldiak Gironan (Katalunia). Honen ondoren, "XXII Galeusca. Tradizioa eta disidentzia" liburua argitaratu dute.