Diaspora
Wikipedia(e)tik
Diaspora (etimologikoki grezierazko διασπορα-tik dator) terminoa Palestinatiko juduen erbesteratzea definitzeko erabiltzen da, zeinaren ondoren juduak mundu guztitik sakabanatu baitziren.
Era honetara, diasporak zera definitzen du: Palestina historikoa babiloniarrek okupatu eta gero sortu zen nazioarteko judutarren komunitatea, eta gaur egun Israelgo Estatuan bildu nahi dutena, aintzinako juduen lurraldea erreibindikatuz (sionismoak, hain zuzen, hori bilatzen du).
Aintzinatetik datorren sakabanaketa hau dela medio, juduak gutxiengo kulturala izan dira hainbat herrietan, antisemitismo gisa ezaguturiko diskriminazio eta jazarpen egoerak emanez.
[aldatu] Terminoaren bilakaera
Egun, diaspora terminoa juduei ez ezik, beraien lurraldea uztera behartuak dauden -edo uzten duten- giza taldeetako kideei eta hauen ondorengoei erreferentzia egiteko ere erabiltzen da. Hala, immigrante taldeez aritzeko diaspora hitza erabili ohi da, eta euskal diasporaz, senegaldar diasporaz, etab.ez hitz egiten da.