Galilea
Wikipedia(e)tik
- Errioxako udalerrirako begiratu: Galilea (Errioxa)
Galilea (arabiarrez الجليل al-yalil, hebreeraz הגליל habalil, latineko Galilaea, grekoko Galilaia, hebreerako galiletik dator, biribil) erromatarren okupaziopean zegoen Palestina osatzen zuten hiru probintzietako bat zen. Besteak Samaria eta Judea ziren. Galilea iparraldean zegoen, Judea hegoaldean eta Samaria erdian. Itun Berriaren arabera, Jesus Galilean hezi zen, Nazaret izeneko herri txiki batean.
Gaur egun Israelgo ipar eskualdea osatzen du.