Hebreera
Wikipedia(e)tik
Hebreera | ||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Israel eta beste lekutan, hala nola, Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. | |
Eskualdea: | Ekialde Hurbila eta munduan barreiatua | |
Guztira hiztunak: | 7 milioi inguru | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Afro-Asiatikoa Semitikoa |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | ez du | |
Araugilea: | Hebreera Akademia (האקדמיה ללשון העברית ) |
|
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | he | |
ISO 639-2: | heb | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Hebreera edo hebraiera afroasiar hizkuntza da, zehazki semitar hizkuntzen taldekoa.
Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartzen dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Aldaera modernoak, aldiz, eguneroko bizitzaren mintzaira izatea lortu du. Gaur egun, Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta 7 bat miloi pertsonak berba egiten dute bai estatu judutarrean bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Alfabetoa
Normalean, alfabeto hebrearra: אלף-בית
Hala ere, alfabeto erromatarra ere erabiltzen dute.
[aldatu] Hebreera klasikoa
Lehendabiziko aztarnak Jesukristo aurreko 6. mendekoak ingurukoak dira. Hizkuntza sakratua da.
[aldatu] Hebreera modernoa
Gaur egungo mintzairak "Hebreera Berria", "Hebreera israeldarra" edo "Hebreera israeldar standard" izenak ere jasotzen ditu.
Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:
- Ashkenaziera edo askenaztera: Yiddishak eta eslaviar hizkuntzek eragindako aldaera da. Gaur egun, erlijio-funtzioa dauka batez ere.
- Sefardiera edo judu-gaztelania: XV. mendean Sefarad-etik (Espainia) Errege Katolikoek egotzitako juduen hizkuntza, erbestean mendeetan gordetakoa izaan dena. Gaztelerak, ladinoak,portugesak, nederlanderak, turkierak eta arabierak eragindako aldaera da.
- Ekialdeko hebreera edo Mizrahi-hebraiera: Yemeneko aldaera da, batez ere, bai eta turkieraz eta arabieraz hitz egiten duten herrialdeetako juduena ere.