Guadalquivir
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
![]() Ibaia Kordoba zeharkatzean |
||||
[[Irudi:|200px]] | ||||
Kokapena | Andaluzia | |||
Luzera | 657 km | |||
Arroa | 56 978 km² | |||
Emaria | Sevillan 164,3 m³/s | |||
Iturburua | Cazorla mendiak (Jaen, 1.350 m) | |||
Ibai ahoa | Ozeano Atlantikoa |
Guadalquivir ibaia Iberiar Penintsulako hirugarren ibai luzeena da, Tajo eta Ebroren atzetik. Andaluziako luzeena da eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du, bidean Kordoba eta Sevilla ureztatuz.
Izena arabieratik datorkio: الوادي الكبير, wād al-kabīr = Ibai Handia. Antzinako Erromaren garaian, Betis edo Baetis izena zuen, erromatarren aurretikoa, probintziari izena eman ziona (Hispania Betica).
Guadalquivir ibaia 657 km luze da eta haren arroa 58.000 km² luze-zabal. Jaengo probintziako Cañada de las Fuentes-en du iturburua, Cazorla mendilerroan. Ibai ahoa Cadizko probintzian du, Sanlucar de Barrameda herriko Bonanza arrantzale herrixkan. Emari handiko ibaia da eta, horregatik, ahoan zingirak sortu dira, "Las Marismas" izenekoak. Bertan Doñana Parke Nazionala kokatua dago.
Guadalquivir Espainiako ibai nabigagarri handiena da. Egun, Sevillaraino ontzian igo daiteke, baina erromatarren garaian Kordobaraino joan zitekeen. Tartessos antzinako hiria ibai ahoan kokatua omen zegoen, baina oraindik ez da aztarnarik aurkitu.