Highland
Wikipedia(e)tik
Highland(s) (A' Ghàidhealtachd Eskoziako gaeleraz) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen eskualde menditsua da, herrialdeko zabalena dena (25.659 km2). "Goi-lurralde" edo "lurralde garaia" esan du izenak. Eskoziako gaeleraz "Gaidhealtachd" hitza gaizki erabili izan da sinonimo moduan. Hala ere, gaur egun kontzeptu kulturala da, geografikoa baino gehiago.
Administratiboki, Highland Council Area edo Sgìre Comhairle na Gàidhealtachd hartzen du gaur egungo eskualdea (1996tik).
Biztanle-dentsitate oso baxua dauka: 2005ean 213.590 biztanle zituen, 8 biz./km2-ko dentsitatearekin. Inverness (44.610 biztanle) du hiriburu.
Eduki-taula |
[aldatu] Hiri nagusiak
[aldatu] Highlandeko Gaidhealtachd
- Skye uhartea (%30-40a).
- Kyle of Lochalsh/Caol Loch Aillse: Hiztunak ia %21a dira, uharteetatik kanpo portzentaiarik altuena dena.
- Lochaber/Loch Abar.
- Ross and Cromarty/Ros agus Cromba.
- Sutherland/Cataibh.