Inditex
Wikipedia(e)tik
Inditex | |
---|---|
Konpainia mota | Sozietate Anonimoa |
Sektorea | Arropa |
Sortze urtea | 1975 |
Presidentea | Amancio Ortega |
Merkatuak | Mundua |
Salmentak | 6.741 milioi euro (2005) |
Irabaziak | 803 milioi euro (2005) |
Akziodunak | Amancio Ortega |
Webgunea | http://www.inditex.com |
Inditex oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen den enpresa espainiarra da. Ekoizten duen produkzioaren %57a Espainiatik kanpo saltzen du gaur egun.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1963. urtean Amancio Ortega Gaonak arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta Europara arropak exportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki 1975. urterarte. Urte hartan, A Coruñako erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, Galizia eta Espainiako beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. 1985ean Inditex taldea sortu zen.
1988. urtean Zarak bere lehen denda zabaldu zuen Espainiatik kanpo, Portugalgo Porto hirian. 1989 eta 1990 urteetan zehar New York eta Pariseko dendak zabaldu ziren. 1991ean Pull and Bear katea sortu eta Massimo Duttiren akzioen %65a erosi zituen taldeak, 1995ean akzioen gainerantzekoa erosi zuen. Pixkanaka herrialde ezberdinetan zabaldu ziren dendak, Mexiko, Txipre, Malta, Belgika, Suedia eta abar.
1998ean Bershka arropa katea sortu zen, emakume gazteen arropa salduz. Urte hartan Erresuma Batuan, Japonian, Arabiar Emirerri Batuetan eta Argentinan zabaldu ziren dendak besteak beste. Urtebete beranduago, Stradivarius Inditex taldearen bostgarren kate bihurtu zen. 2000. urtean, Arteixoko egoitza nagusia den eraikina inauguratu zen eta munduan zehar dendak zabaltzen jarraitu zuen Inditexek.
2001eko maiatzaren 23an, Inditex, Espainiako burtsan kotizatzen hasi zen. Amancio Ortega, enpresako akziodun nagusiak akzioen %20a saldu zuen burtsan eta enpresako akziodun nagusia izaten jarraitu zuen kapitalaren %50a baino gehiagoren jabe zelarik. 2003. urtean Zara Home katearen lehen denda zabaldu zen eta Zaragozako zentro logistiko berria martxan jarri zen. Hurrengo urtean, taldeak bere 2000. denda zabaldu zuen Hong Kongeko hirian. Horrez gain, umeentzako arropa saltzen zuen Kiddy's Class katearen lehen denda zabaldu zen.
2000. urtetik aurrera zabaldutako denda berrien kopurua etengabe hazi da. Urtero 350 eta 400 denda bitarte zabaldu ziren 2005 eta 2006 urteetan. Eguneko denda berri bat bataz-beste.
[aldatu] Inditexen kateak eta dendak
2007. urte hasieran Inditex taldeak 3.115 denda zituen munduko 63 herrialdeetan. Guztira, zortzi arropa denda ezberdin biltzen ditu Inditexek:
Cadena | nº tiendas |
Zara | 990 |
Pull and Bear | 445 |
Bershka | 433 |
Massimo Dutti | 398 |
Stradivarius | 302 |
Oysho | 200 |
Kiddy's Class - Skhuaban | 185 |
Zara Home | 152 |
GUZTIRA | 3115 |