Ingalaterrako Stephen
Wikipedia(e)tik
Stephen (1096 inguru – 1154ko urriaren 25) William Konkistatzailearen biloba zen, Adela alabaren semea hain zuzen ere. Henry I.aren heriotzaren ostean, koroa Matilda zen jasotzekoa. Baroien batzarrak, aldiz, Stephenen alde egin zuen, belaunaldi bateko gerra zibila eraginez.
Matildak 1139an Ingalaterra inbadituta, West Country-n gorte alternatiboa sortu zuen. Stephenek ezin izan zuen geldiarazi, eta baroiek, batzutan bateren alde, bestetan, bestearen alde jokatzen zuten. Azkenean akordioa lortu zen, eta Matildaren semea, Henry, zen tronua jasotzekoa Stephenen heriotzaren ondoren.