Jean-Marie Le Pen
Wikipedia(e)tik
Jean-Marie Le Pen (La Trinité-sur-Mer Bretainia 1928ko ekainaren 20a - ) Frantziako politikaria da. Front Nationaleko burua izan da hasieratik eta 5 aldiz aurkeztu da frantziar hauteskunde presidentzialetan, garaipena lortu gabe. Bere proposamen politikoak eztabaida asko sortu dute Frantzian. Besteak beste, inmigrazioa gelditzea, Frantzia Europar Batasunatik ateratzea edo heriotza zigorra berrezartzea dira bere asmoak.
2002ko hauteskundeetan bigarren itzulian sartu zen, Jacques Chiracen aurka. Azkenik botoen %17,94 bakarrik lortu zuen.