Joseba Tapia
Wikipedia(e)tik
Joseba Tapia (Lasarte, 1964 - ) soinujole eta trikitilari gipuzkoarra da.
[aldatu] Biografia
Buenos Aires baserrian jao zen Lasdartea eta umetan hasi soinu handia ikasten, Bikondoaren akademian. Pentagramaren zurruntasuna ezin eramanik, handia utzi eta txikia hartu zuen. Eleuterio Tapia osaba izan zuen irakasle. Harekin hasi zen plazetan eta erromerietan. Hamazazpi urteko azaldu zen lehen aldiz plazan bakarrik, 1981ean, Donostiako Igeldon. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketak irabazi zituen 1986an eta 1988an.
Hogeita hiru urte daramatza Leturia pandero-jolearekin bikote gisa, Tapia eta Leturia Band taldean eta orain Tapia eta Leturia laukotean azken zazpi urte honetan, Jexux Aranburu eta Arkaitz Miner-ekin. Ibilbide honetan bederatzi disko kaleratu dituzte.
[aldatu] Diskografia
- Apoaren edertasuna Disko berezi batekin hasi zuen Joseba Tapiak bakarkako bidea: eskusoinua eta ahotsa, besterik ez, apoaren sinbologia batekoz bestera jarrita sorturiko ipuin-kantu nahaste ederra. Koldo Izagirre idazleak sorturiko istorio baten ardatzean biltzen dira doinu alaietan emandako kantu sotil, eder eta gaiztoak. Gaiztoak, bai. Horregatik uste ote dute askok haur kantuak direla? (Gaztelupeko Hotsak argitaratua)
- Québec: hamalau kantu independentziarako (Gaztelupeko Hotsak) Hain urrun eta hain hurbil! Bazter batean, hotza eta elurra den herrialde gogorrean, quebectarrek eutsi egiten diote nortasunari, identitateari. Hizkuntza erraldoi bat dute auzo, idenpendenteak izan nahi lukete… Quebeceko kantutegi modernoaren antologia dugu lan hau: Leclerc, Levesque, Vigneault, Charlebois, Piché… Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek moldaturiko bertsioetan. Kantaera berri bat proposatzen digu Joseba Tapiak, malgutasun harrigarriz. (Gaztelupeko Hotsek argitaratua)
- Agur Intxorta maite (Gaztelupeko Hotsak) Ezer ez geneukala uste genuen. Alegia, Eusko Gudariak eta ezer gutxi gehiago. Egunkari, aldizkari, paper zaharrak arakatuz eta oraindik bizirik zeuden zenbait gudariren laguntzaz, 1936-37ko Euskal Kantutegi Antifaxista aberatsaren erakusketa bikaina eskaintzen digu Joseba Tapiak, ohiko maisutasunez eta ezohiko maitasunez. (Gaztelupeko Hotsak argitaratua)
- Real Politic 2006 Zakurraren bibolina. Autoprodukzioa