Juan Ramon Jimenez
Wikipedia(e)tik
Juan Ramón Jiménez (Moguer, Huelva, 1881eko abenduaren 24 – Santurce, Puerto Rico, 1958ko maiatzaren 29) espainiar poeta handia izan zen.
Ruben Dario poeta nikaraguarrak eragin berezia eduki zuen berarengan. Bestela, Ramon Maria Valle-Inclan, Jacinto Benavente, Antonio Machado eta Manuel Machado idazleekin harreman estua eduki zuen. Hiru garai desberdintzen dute bere lan poetikoan: Garai sentikorra (Platero y Yo, bere lanik ezagunena), intelektuala (Diario de un poeta recién casado) eta egiazkoa (Animal de fondo).
1936an erbesteratu behar izan zen Espainiako Gerra Zibila zela eta, Amerikako Estatu Batuetan, Kuban eta Puerto Ricon bizilekua hartuz. Azken herrialde honetan hil zen.
1956an Literaturako Nobel Saria lortu zuen, holakorik erdiesten 11 gaztelerazko idazleen eta 5 espainiar idazleen artean egonda.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Garai sentikorra
- Rimas (1902).
- Arias tristes (1903).
- Jardines lejanos (1904).
- Elegías (1907).
- La Soledad Sonora (1911).
- Pastorales (1911).
- Laberinto (1913).
- Platero y yo (1914).
- Estío (1916).
[aldatu] Garai intelektuala
- Diario de un poeta recién casado edo Diario de poeta y mar (1916).
- Primera antolojía poética (1917).
- Eternidades (1918).
- Piedra y cielo (1919).
- Poesía (1917-1923).
- Belleza (1917-1923).
[aldatu] Egiazko garaia
- En el otro costado (1936-1942).
- Dios deseado y deseante (1948-1949).
- Animal de fondo (1949).
- Tercera antología poética (1957).