Karibeko eskualdea (Kolonbia)
Wikipedia(e)tik
Karibeko eskualdea Kolonbiako iparraldean dagoena da, Karibe itsasoaren kostaldean hain zuzen ere.
151.118 Km2-ko azalera dauka.
[aldatu] Departamenduak
Hauexek dira eskualde honetan lurralde gehiena dutenak:
- La Guajirako departamendua (Riohacha hiriburua).
- Atlantiko (Barranquilla hiriburua).
- Cesarreko departamendua (Valledupar hiriburua).
- Bolivar (Indietako Cartagena hiriburua).
- Cordobako departamendua (Monteria hiriburua).
- Magdalenako departamendua (Santa Marta hiriburua).
- Sucreko departamendua (Sincelejo hiriburua).
Bestela, departamendu hauek ere zati bat daukate eskualde honetan:
- Chocoko departamendua (Quibdo hiriburua).
- Antioquiako departamendua (Medellin hiriburua).