Kursaal jauregia
Wikipedia(e)tik
Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen.
Bertan du egoitza nagusia Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak.
Eduki-taula |
[aldatu] Eraikina
Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beira zeharargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko plataforma oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale giroa emateko.
Prismek medietara begiratzen dute, Urgull eta Uliara, hiriarekin baino naturaren zati bailiran. Prisma hauek beira zeharargizko horma bikoitzez osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko hormen tartean argiztapena kokatua dago eta gauez pizten dira eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma hauetako bakoitzak areto bat du barnean, zurezko oholez estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.
[aldatu] Auditorioa
1800 eserleku ditu eta prisma handian kokatua dago, Urumea ibaitik hurbilen dagoena. Ikuskizun nagusiak (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak, Zinemaldiko film ofizialak etab.) bertan egiten dira.
[aldatu] Ganbera Aretoa
600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.
[aldatu] Erabilera askotako aretoak
Biltzarrak, bilerak eta abar egiteko aretoak dira.
[aldatu] Kubo Aretoa
Gipuzkoa Donostia Kutxaren erakusketa areto nagusia da (Kubo aretoa).
Eraikinak jatetxe bat du baita ere, Martin Berasategi sukaldariarena, baita ere hainbat denda eta lurrazpiko parkina.
[aldatu] Kanpo loturak
Kursaal webgune ofiziala
Kursaal fundazioa
Rafael Moneo Kursaalari buruz YouTube webgunean
Euskal Herriko biltzar jauregiak | ||
---|---|---|
Baluarte • BEC biltzar jauregia • Europa • Euskalduna • Kursaal |