Leioako tranbia
Wikipedia(e)tik
Leioako tranbia Bizkaiko Leioa udalerrian eraikiko den garraiobide bat da. EuskoTran enpresa publikoak kudeatuko du.
Eduki-taula |
[aldatu] Proiektuaren aurrekariak eta eraikuntza
Bilboko metroaren Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa elkartzeko asmoarekin aurkeztu zen 2005. urtean tranbia egitasmo hau. Tranbiak egiteko bikoitza izango du, batetik Bilboko metroa erabiltzen duten pertsonek unibertsitateko kanpusera ailegatzeko garraiobide berria izango dute, autobusarekin batera.
Horrez gain, Leioako bizilagunak, metroarengandik hurbilago izango dira, izan ere, tranbiaren bitartez metrotik 5 bat minutura baino ez dira egongo. Proiektua hiru fasetan eraikitzea aurrikusten da.
[aldatu] 1. fasea: Leioako metroa - EHU
Leioako Bilboko metroaren geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpusa elkartuko ditu. Guztira lau kilometro inguruko luzeera izango du, eta hamar geltoki.
[aldatu] 2. fasea: Urbinaga - Leioako metroa
Bigarren fasearen ezaugarri nagusiak oraindik zehazteke dauden arren, Bilboko metroaren Urbinagako eta Leioako geltokiak elkartuko ditu. Horrela, Bilbo Handiko bi alderdien mugikortasuna hobetuko da. Proiektuak bi geltoki berri eraikiko ditu Sestaoko udalerrian, eta linea etorkizunean eraikiko den Urbinagako geltoki intermodalean amaituko da.
Bilboko itsasadarrak daukan itsasontzi trafikoa ez oztopatzeko, zubi mugikor bat eraikiko da tranbia bertatik igarotzeko.
[aldatu] 3. fasea: EHU - Bilboko Aireportua - Bizkaiko Teknologi Parkea
Hirugarren faseak Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa, Bilboko aireportua eta Zamudioko teknologi parkeak elkartuko ditu. Oraindik, ezer gutxi eman da jakitera hirugarren fase honen inguruan.
[aldatu] Tranbiaren ezaugarriak
Geltoki bakoitzaren luzeera 30 metrotakoa izango da, eta tranbia ibiliko den trenbidearen zabalera 1,0 metrotakoa izango da. Ibilbide guztia trenbide bikoitzekoa izango da.
Tranbia bakoitzak 30 metroko luzeera izango du eta 196 pertsonarentzako edukiera (148 zutik eta 48 eserita), 196 plaza horietatik 2, mugikortasun gutxiko pertsonentzako gorderik erreserbaturik egongo dira. Tranbiak 30 km/o abiadura izango du oinezkoentzako guneetan eta 50 km/o abiadura hiriko beste gune guztietan.
[aldatu] Geltokiak
Proiektuaren lehen faseak guztira hamar geltoki izango ditu:
- Leioa (metroa)
- Udondo
- Arkupe Plaza
- Sakoneta
- Aketxe
- Udaletxea
- Altamira
- Sarriena
- Kanpusa 1
- Kanpusa 2