EuskoTran
Wikipedia(e)tik
EuskoTran Euskal Autonomia Erkidegoko tranbia sareak kudeatzen dituen garraio enpresa publikoa da. EuskoTrenen barnean dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Tranbia linea ezberdinak
Momentuz martxan dagoen linea bakarra Bilbokoa den arren, etorkizunari begira hainbat linearen eraikuntza aurrikusten da, Eusko Jaurlaritza garraiobide mota hau sustatzearen aldekoa baita; adibidez Gasteiz, Donostia eta Debagoienan.
[aldatu] Bilboko tranbia
Artikulu nagusia: Bilboko tranbia
90. hamarkadaren erdialdera Gasteizen tranbia ezartzeko proiektu bat antolatzen ari zen bitartean, Bilboko Udalak Bilbon tranbia berriz ezartzeko zer nolako aukerak zeuden ikertzen hasi zen. Azkenik 2002an tranbiaren lehen zatia zabaldu zen. Hilabeteak aurrera egin ahala Basurturarte ailegatu zen tranbia.
Azkenik 2002. urtean jarri zen martxan, linea bakarra dauka (Atxuri-Basurto), 4,5 km luze da eta 10-20 minutuko maiztasunez dabil. Ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak jartzen dira, adibidez, Athletic futbol taldearen partiduak daudenean.
Geltokiak honakoak dira:
- Atxuri
- Erribera
- Arriaga
- Abando
- Pio Baroja
- Uribitarte
- Guggenheim
- Abandoibarra
- Euskalduna
- Sabino Arana
- San Mames
- Basurto
[aldatu] Gasteizko Tranbia
Artikulu nagusia: Gasteizko tranbia
Gaur egun Euskotren (Euskotranen jabetza duen elkarte publikoa) enpresa Gasteizko tranbian ere lanean ari da Abetxuku, Lakua eta Ibaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin 13 minutuko bidai batean lotuko dituena.
Tranbia eraikitzeko obrak 2006ko Irailean hasi ziren.
[aldatu] Leioako Tranbia
Artikulu nagusia: Leioako tranbia
Bilboko metroaren Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa batuko dituen linea eraikiko da. Linea honek Leioako udalerria zeharkatuko du. Bigarren fase batean, Leioa eta Bilboko metroaren Urbinagako geltokiak elkartuko dira.
[aldatu] Debagoieneko tranbia
Artikulu nagusia: Debagoieneko tranbia
Fase ezberbinetan eraikiko da, lehen faseak 17,5 kilometroko luzera izango du eta Bergara eta Aretxabaletako herriak batuko ditu. Ibilbideak 30 minutako iraupena izango du. Proiektuaren arabera, ibilbidean 19 geltoki egongo dira, horietarik sei Bergarako udalerrian.
[aldatu] Tranbiaren Ezaugarriak
Tranbiaren unitate bakoitzak 192 lagun eraman ditzake, haietatik 50 eserita. Tranbia bakoitzak 25 metroko luzera dauka eta sarrera-irteerako 4 ate alde bakoitzean. Sarrerak nasen maila berean aurkitzen dira, higimen gutxiko pertsonei erraztasunak emanez. Tranbien ezaugarrien artean aipagarriak dira aire girotua, berogailua, informazio panelak eta megafonia. Euskotran kudeatzearen ardura Euskotren elkarteak dauka, Euskadiko garraio publiko gehienak kudeatzen dituena.