Lovaina
Wikipedia(e)tik
Lovaina Gasteizko (Araba) auzo bat da. Hiriaren erdiguneko auzoetako bat da eta probintziako erakunderik nagusienek dute egoitza bertan, Arabako foru aldundiak, foru ogasunak, probintziako auzitegiak eta abar. Azken erroldaren arabera, auzoak 8.797 biztanle dauzka. Horrez gain, Gasteizko katedrala auzo honetan aurkitzen da. Lovainako auzoa, Alde Zaharraren hego-mendebaldean, eta Zabalgunearen mendebaldean kokatzen da.
[aldatu] Historia
Fase ezberdinetan eraiki zen auzoa. 1820ean hasitako hiru urte liberalean hasi ziren auzoaren lehen hiritartze lanak. Urte hartan Prado eta Gaztelako portala kaleak eraiki ziren. Horrez gain, Floridako parkea egin zen, Zabalgunea eta Lovainako auzoak banatuz. Parke hau ondorengo hamarkadetan handituko zen. Lehen Gerra Karlistaren ondoren auzoaren eraikuntzarekin jarraitu zen eta Becerro de Bengoa kalea eraiki zen.
1858an Arabako foru aldundiaren jauregi berria zabaldu zuten. XX. mendearen erdialdera, auzoaren mendebaldeko kaleak eraiki ziren, eta Santxo Jakituna eta Ramiro Maeztu kaleak zabaldu ziren.
[aldatu] Auzoaren ezaugarriak
Lovainako auzoaren erdigunea, izen bereko plaza da. Bertan auzoko sei kale nagusiak elkartzen dira, Santxo Jakituna, Ramiro Maeztu, Adriano VI, Vedruna Ama , Luis Heinz eta Magdalena kaleak. Plazari 1960ko abuztuaren 8an jarri zitzaion Lovaina plaza.
[aldatu] Katedrala
Gasteizko katedral berria, Brigiden komentua zegoen orubean eraiki zen. Lehen eraikitze lanak 1907an hasi ziren, baina handik zazpi urtera eten ziren. Elizaren eraikitzea Espainiako Gerrate Zibilerarte egon zen etenik, 1946ra arte. Eraikuntza lanak 1969. urterarte luzatu ziren, urte hartan eliza sagaratu eta elizaterrei ateak ireki zitzaizkien. Alde Zaharreko katedral zaharra ordezkatu zuen Gasteizko elizatearen egoitza moduan.
Katedral berriaren proiektuan hainbat dorre eta erliebe desberdinez osaturiko fatxada eraikiko zen, eta horregatik, elizaren kanpoaldean amaitugabeko eraikin handi bat ematen du. Katedralaren proiektu orijinalaren maketa bat dago elizaren barruan.
![]() |
Gasteizko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabetuak • Done Jakue • Ehari-Gobeo • Gazalbide • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgune • Zaramaga |