Zabalgune (Gasteiz)
Wikipedia(e)tik
Zabalgunea Gasteizko (Araba) auzo bat da. Guztira 55 hektareako azalera dauka, Alde Zaharraren mendebalde eta hegoaldera aurkitzen da, hiriaren erdigunean. Azken erroldaren arabera, auzoak 9.093 biztanle ditu.
[aldatu] Historia
Gasteizko hiria oraindik horma artean zegoela, gaur egun Zabalgunea dagoen lurrak hiriaren kanpoaldean zeuden, eta nekazal azokak egiteko erabiltzen ziren. 1781. urtean hasi zen auzoaren eraikuntza, horrela Plaza Berriaren eraikuntza hasi zen (gaur egun Espainia Plaza izena daukana). Plaza hamar urteren buruan amaitu zen. Estilo neoklasikoko plaza hura, ospakizun eta bestelako jaien erdigune moduan erabiltzeko egin zuten.
Horrez gain, Plaza berrian udaletxe berria eraiki zen, eta erdi puntuko arkudun arkupeak egin ziren alboetako eraikinetan. 1985 eta 1986. urteen artean erabat berriztu zen plaza, gaur egungo itxura hartuz. Ondoren, XIX. mendean Zabalguneko eraikin gehienak altxatu ziren. Gaur egun, Gasteizko zabalguneak hiriko denda eta gune komertzial nagusia da eta bizitzeko hiriko gunerik garestienetakoa.
![]() |
Gasteizko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabetuak • Done Jakue • Ehari-Gobeo • Gazalbide • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgune • Zaramaga |