Lurraldebus
Wikipedia(e)tik
Lurraldebus Gipuzkoako autobus zerbitzua eskaintzen duen elkarte bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren lineak eskeintzen dituzten enpresa ezberdinen elkartea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Lurraldebus ofizialki, 2004. urteko abenduaren 23an sortu zen eta Gipuzkoako autobus konpainia ezberdinak izen bakarrean batzea du helburu. Behin konpainia desberdinak batu eta gero, Gipuzkoa mailan bidai-txartel bakarra ezartzearen helburua dago.
Gaur egun, honako autobus garraio konpainiek osatzen dute:
- Transportes Pesa SA
- Eusko Trenbideak SA
- Hijos de Antonio Areizaga SA
- Cía del Tranvía Eléctrico San Sebastián a Tolosa SA
- Autobuses Garayar SA
- Herribus SA
- Autobuses Interurbanos SA
- Autobuses Urbanos Irun-Fuenterrabia SL
- Goierrialdea SL
- Tolosaldea Bus SL
[aldatu] Lineak
Aipaturiko konpainia hauek hainbat linea ezberdin kudeatzen dituzte, batzuk egunez eta besteak gautxori motatakoak. Zerbitzua eskaintzen duten lineak honakoak dira:
[aldatu] Urola-Kostako lineak
- Zumarraga-Zumaia
- Azkoitia-Tolosa
- Azkoitia-Zarautz
- Azkoitia-Donostia, A-8 autobidetik
- Zumaia-Zarautz-Donostia, A-8 autobidetik
- Zarautz-Donostia, N-634 errepidetik
- Aia-Orio
- Orio-Usurbil-Lasarte
[aldatu] Debabarreneko lineak
- Deba-Eibar-Durango
- Elgeta-Eibar
- Mutriku-Deba-Mendaroko Ospitalea
- Soraluze-Mendaroko Ospitalea
- Ondarroa-Mutriku-Deba-Elgoibar-Eibar-Ermua-Mallabia
- Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua
[aldatu] Donostia-Bilbo eta Debagoiena, Gasteizerako loturako lineak
- Donostia-Bilbo, A-8 autobidetik
- Donostia-Tolosa-Beasain-Zumarraga-Bergara-Bilbo
- Donostia-Elgoibar-Eibar-Ermua, A-8 autobidetik
- Donostia-Elgoibar-Bergara-Arrasate-Vitoria
- Donostia-Itziar,Deba-Lekeitio
- Eibar-Bergara-Gasteiz
- Eibar-Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza
- Eibar-Ermua-Bilbo
- Bergara-Arrasate-Durango(A-8)-Bilbo
- Oñati-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza
- Oñati-Legazpi-Zumarraga
- Oñati-Bergara
[aldatu] Tolosaldeko lineak
Udalerri hauek hartzen ditu: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoyan, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Larraul, Leaburu-Gaztelu, Lizartza, Orendain, Orexa, Zizurkil eta Tolosa.
[aldatu] Goierriko lineak
Udalerri hauek hartzen ditu: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.
[aldatu] Etorkizunerako helburuak
Gipuzkoa mailan bidai-txartel bakarra ezartzea, horretarako herrialdean dauden beste garraiobide motak Eusko Tren, Renfe Aldiriak, Donostiako autobusak eta abar batuz.
Euskal Herriko autobus garraiobidezko enpresak | ||
---|---|---|
Atarrabiarra • Autocares del Zadorra • Bilbobus • Bizkaibus • DonostiBus • Hermanos Arriaga • La Baztanesa • La Burundesa• La Estellesa • La Mugiroarra • La Roncalesa • La Sanguesina Veloz • La Union • Lurraldebus • Pesa • TUVISA |