Malcolm X
Wikipedia(e)tik
Malcolm X (North Omaha, Nebraska, AEB, 1925eko maiatzaren 19a - New York, 1965eko otsailaren 21a), jaiotzez Malcolm Little, Islamaren Nazioa (NOI) izeneko erakundearen bozeramaile estatubatuarra izan zen. Malcolm X ("Asad Mahmood", Detroit Red, El-Hajj Malik El-Shabazz eta Omowale bezala ere ezaguna) Muslim Mosque, Inc. eta Batasun Afro-Amerikarraren Erakundearen sortzailea izan zen. Manhattanen erahil zuten tiroz itzaldi bat ematen ari zela.
1953an bere Malcolm Little izena Malcolm X-gatik aldatzen du. 'X' bere arbaso esklabuen abizen ezezaguna sinbolizatzen du, nagusi zuriak aukeratu zuen abizen artifizialaren ordez. Logika honek Islamaren Nazioko kide asko beraien izenak aukeratzea eman zituen.