Nikolas Koperniko
Wikipedia(e)tik
Nikolas Koperniko (1473-1543) Astronomia modernoaren aita izan zen. Sendiaren izena Koppernigk izan zuen. 1473. urtean Zaldun Teutonikoen ordenaren Prusiako Thorn hirian jaio zen (gero Poloniara pasatu zena). Krakobian eta Italian ikasi zuen.
1496an Frauenburgoko katedraleko kanonigo izendatu zuten, hala ere, ez zen inoiz apaiz bilakatu. 1500. urtean Erroman astronomiari buruzko hitzaldiak eman zituen; gero, Paduan medikuntza ikasi zuen, eta zuzenbide kanonikoa Ferraran 1503an. Bere osaba, Lucas Watzenrode, Emerlandgo apezpikua zendu zenean mota askotako lanak egin zituen: Gobernadore militarra, medikua, epailea, bailia, eta abar... Diruaren birbalorketaren alde jo eta ke egin zuen lan, Zaldun Teutonikoen kudeaketa txarra zela kausa. Prusia erreinu osorako etxe moneta zentral bat sortzea iradoki zuen. Hala, 1517an Emerlandgo kudeatzaile orokorra izendatu zuten. Eta Allesteinera bizitzera joan egin zen.
Bere bizitzan zehar oso lanpeturik ibilita ere DE REVOLUTIONIBUS ORBIUM CAELESTIUM idatzi zuen. Liburu hartan Kopernikok Eguzkia sistema baten erdia dela eta planeta guztiek, Lurra barne, bere inguruan egiten zutela bira zioen. 1513. urterako bukatua zuen arren oso berandu argitaratu zuen; horren berandu non ia ikutzeke geratu zen hil zorian zegoela. Horren zioa Eleizari izandako beldurra zen. Bibliaren arabera Jainkoak gizakia bere irudira egin zuen, beraz Unibertso guztiak bere inguruan bira egin beharko zuen. Beste alde batetik, K. a. II. mendez geroztik Klaudio Ptolomeo matematikari eta zientziali grekotarren teoriek Lurra Unibertsoaren erdian zegoela zioten.
Baina Kopernikok bere lagunari, Joachim von Lauchen (Rethicus), liburua erakutsi zion eta horrek Nurembergeko argitaletxe batera eraman zuen. Hasieran Erromako eleizak eta Protestanteak ere deitoratu zuten, Martin Luther eta Joan Kalbino tartean. Geroago Kepler astronomo, astrologo eta matematikoak Kopernikoren teoria birmoldatu zuen eta Galileok ,1610an, Benus planetak Eguzkiaren inguruan egiten zuela bira ohartu zenean, teoria egiaztatu zuen.
Newton horren guztiaren bukatzailea zen.
Kopernikok ere Trigonometriari buruzko liburu bat idatzi zuen (1542an) eta Teofilo Samocatta, Bizantzioko idazlearen gutunak itzuli zituen.
Frauenburgon zendu zitzaigun 1543. urtean.