Orein
Wikipedia(e)tik
Oreina | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Oreinkumea
|
||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Oreina ugaztun hausnarkaria da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenarena, adarrak dituena. Artiodaktilo basatien artean handienetarikoa da animalia hau, 100-200 kg-ko pisua daukatena.
Munduan zehar barreiatuta bizi dira, Antartika eta Australian izan ezik.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizilekuak
[aldatu] Ameriketan
Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan bizi dira, Mendi Harritsuetan eta Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britainiar Kolunbia artean.
Han topa ditzakegu bost espezie: Karibua (elur-oreina Europan), altzea, orein kanadarra Virginiako oreina eta orein mandoa.
Hego Amerikan, aldiz, Patagoniako hegoaldeko muturrean topa ditzakegu huemul-ak, bertako espeziea.
[aldatu] Asian
Asian, batik bat Ipar Korea, Mantxuria (Txinako ipar-ekialdea) eta Ussuri eskualdean (Errusia).
[aldatu] Afrikan
Ipar Afrikan, Maroko eta Aljeriako Atlas mendietan eta Tunisian.
[aldatu] Europan
Europan, orein gorria (Cervus elaphus) da espezierik ohikoena.
Euskal Herrian, talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean, Araba eta Bizkaia artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere Iratiko oihanaren inguruan.