Polizia
Wikipedia(e)tik
Polizia indar politikoen menpe egonda hiritarren segurtasuna eta ordena publikoa mantentzeaz arduratzen den segurtasun gorputza da. Erakunde horretako kide bakoitzari ere deritzo polizia. Euskal Autonomia Erkidegoko bertako polizia gorputza Ertzaintza da eta Nafarroako Foru Erkidegokoa Foruzaingoa.
Polizia hitza latineko politīa hitzetik dator. Hau, grezierako πολιτεία, politía hitzetik, πολις=hiria, administrazioa eta gobernua esan nahi duelarik. Gaurko esanahia frantsesez agertu zen lehen aldiz XVII. mendean, lege eta ordena mantentzearen esanahiarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Gizartean duen funtzioa
Mendebaldeko zuzenbidezko estatu gehienetan, poliziaren funtzioak krimenak ekiditzean eta ikertzean datza, pertsonen edo ordena publikoaren kontra joan ditezkeen susmagarriak atzeman eta dagokion autoritateari entregatzean.
Poliziaren barruan bada larrialdietarako adar bat. Adar horrek emergentzia, desastre eta bilaketa eta erreskate kasuaten jarduten du. Horrelako kasuetan erantzun azkarra emateko, poliziak, suhiltzaileekin eta larrialdietarako medikuekin elkarlanean aritzen dira. Herrailde askotan suhiltzaileek, poliziek, larrialdietako medikuek eta gainontzeko larrialdietako zerbitzuek zenbaki bakar bat izaten dute.
Poliziaren beste funtzioetako bat trafikoaren zaintza eta zuzendaritza da. Maila guztietako errepideetan automobilak egoki i biltzeaz arduratzen dira, momentuko zirkulazio kodearen kontra doazen ekintzei isunak ipiniz. Herrialde batzuetan, trafikoko arauak hausteak kartzela zigorra dakr eta beste batzuetan, Frantzian eta Espainian adibidez, gida baimeneko puntuak ken ditzateke.
[aldatu] Polizia Euskal Herrian
[aldatu] Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskadin Ertzaintza da polizi indar nagusia. Era berean, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude, Espainia osoan bezala. Azken hauek, mugak zaindu, airoportuak kontrolatu eta dokumentuak egitera mugatzen dira. Udal mailan Udaltzaingoa dago eta Araban Ertzaintzaren atal bat dira miñoiak.
[aldatu] Nafarroko Foru Erkidegoa
Nafarroako bertako polizia indarra Foruzaingoa da. Era berean, Espainia osoan bezala, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude. Udal mailan Udaltzaingoa dago.
[aldatu] Ipar Euskal Herrian
Frantzia osoan bezala, Polizia Nazionala eta Jendarmeria dira gorputz nagusiak. Baita ere Udaltzaingoa udalerri mailan. Ipar Euskal Herriak ez du berezko polizia indarrik.
[aldatu] Polizia Espainian
Espainian, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila dira polizia indarrak. Bakoitzak bere zereginak ditu.
[aldatu] Katalunian
Katalunian Mossos D'Esquadra da polizi indar nagusia
[aldatu] Polizia Frantzian
Polizia Nazionala eta Jendarmeria dira gorputz nagusiak.