Pott Banda
Wikipedia(e)tik
Pott Banda 1977an jaio zen Bilbon , izen bereko aldizkariaren inguruan, eta 1980an desegin zen. Talde apurtzaile eta abangoardista honen partaide gehienak gaur egun kulturaren pertsonaje oso ezagunak dira, nor bere arloan. Izan ere, ekimen hau amaitu eta gero bakoitzak bide bati ekin baitzion. Aldizkariaren lehedabiziko alea "Pott Bandaren Berriemailea" 1978an kaleratu zuten.
Hona zelan definitzen zuten bandakoek beraiek beren eginkizuna eta baita bere burua ere "Bi hitzetan adieraziko dizuegu zertan den geure konplotta. Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon (...) Bihen (sic) bitartean, hau bezalako panfletoen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott".
Editoriale haren bidez argitaratu zuten liburu bakarra Bernardo Atxagaren Etiopia olerki liburua izan zen. Aldizkariaren sei ale atera zituzten.
Plazaratu zuten azken zenbakian, Pott Tropikala honelaxe mintzatzen ziren Hain da triste la la vie de lĀ“artiste izeneko testu sinatu gabean:
"Egia da, lehen aletik bertatik azaldu genuenez, legioan bezala dihardugula, inori izenik edota aurre deklarazio ideologikorik eskatu gabe; orain ere aski zaigu galbahe literarioa edonor hartzeko adiskide, eta idazleen joera linguistikoa apur bat begiratzen badugu ere, horrek ez digu gehiegi ardura, ez baikara, askok desio luketen bezala, euskaltzaindia punk bat (...) beste edozein lekutan edozein pertsonak lan literarioa aurrera ateratzeko egingo lukeena eginez ari den talde bat gara. Behin eta betirako diogu: kazeta hau literaturgintza normalaren dinamikan dago. Eta berau marjinala eta anormala bada Pello Kirtenen baratzan ez da inola ere gure kulpa, edo gure errua, horixe bakarrik falta litzateke, ez jaunak, baratza da anormala eta ez gu."
Banda kideak hauexek dira:
- Joxemari Iturralde, "Jimu".
"Underground" kutsuko aldizkariaren 6 ale kaleratu zituzten:
1. "Pott bandaren berriemailea".
2. "Pott bandaren blaga".
3. "Pott 3 (bandaren blaga)".
4. "Pott bandaren braga".
5. "Pott bandaren praka".
6. "Pott tropikala".