Jon Juaristi
Wikipedia(e)tik
Jon Juaristi Bilbon jaio zen 1951an, Alde Zaharrean. Aitonaren liburutegian irakurri zituen euskarazko liburu klasikoak. Filologia Erromanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Gazte garaian, “Pott Banda” taldean ibili zen Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiarekin batera, besteak beste, eta ordukoak dira bere euskarazko lan bakarrak. Gabriel Arestik eragin handia utzi zuen Juaristirengan, eta idazlearen obraren zati bat aztertu eta gazteleratu zuen, beti ere alde literarioa eta errealitate soziopolitikoa uztartu nahian.
Miguel de Unamuno hirikidea izan da bere beste influentzia nagusi bat, eta harekin parekatu egin dute euskal nazionalismoarekin daukan aurkakotasunagatik. Izan ere, bere lanen gai printzipala horixe baita. 1998an Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen “El bucle melancólico” saioagatik, non gai politikoak berriz ere nagusi diren. Azken urteotan, Juaristik liburu guztiak erdaraz kaleratzen ditu. Espainiako Biblioteka Nazionaleko buru izan da, eta gaur egun Cervantes Institutuko zuzendaria da Madrilen.
[aldatu] Saioak
- “Euskararen ideologiak. Etorkiak” (1976).
- “La tradición romántica. Leyendas vascas del siglo XIX” (1986).
- “El linaje de Aitor. La invención de la tradición vasca” (1987).
- “Vestigios de Babel. Para una arqueología de lso nacionalismos” (1992).
- “El chimbo expiatorio. La invención de la tradición bilbaína.1876-1939” (1994).
- “El bucle melancólico. Historias de nacionalistas vascos” (1997).
- “Sacra némesis. Nuevas historias de nacionalistas vascos” (1999).
- “Sermo humilis” (1999).
- “El bosque originario” (2000).
- “La tribu atribulada” (2002).
[aldatu] Poemak
- “Diario del poeta recién cansado” (1985).
- “Suma de varia intención” (1987).
- “Arte de marear” (1988).
- “Los paisajes domésticos” (1992).
- “Mediodía” (1994).
- “Agradecidas señas” (1995).
- “Miradas distantes. Poemas” (1999).
- “Oesía reunida. 1985-1999” (2000).
- “Prosas (en verso)” (2002).