Joseba Sarrionandia
Wikipedia(e)tik
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13) euskal idazlea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Euskal Filologia ikasi zuen Bilbo-ko Deustuko Unibersitatean etaEuskara irakasle lan egin zuen. Bergara-ko U.N.E.D.-en Fonetika irakasle ihardun zuen. Udako Euskal Unibersitatea-n ere aritu zen beharrean. Pott Banda egitasmoan parte hartu zuen. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen.
1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta espetxean eman zituen hurrengo urteak 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen arte, Imanol kantariak Martuteneko (Gipuzkoa) espainiar presondegian emandako kontzertu baten ostean bozgoragailu batean ostenduta (gogora dezagun Sarri, Sarri Kortatu ren kanta ospetsu hura). Harez geroztik ihesean eman ditu urteak eta oraindik ere hala dirau.
[aldatu] Idazlanak
- Izuen gordelekuetan barrena. Bilbaoko Aurrezki Kutxa. Bilbo, 1981.
- Narrazioak. Elkar, Donostia, 1983.
- Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna. Amnistiaren Aldeko Batxordea. Lizarra-n imprimatua, 1983.
- Ni ez naiz hemengoa. Pamiela. Iruñea, 1985.
- Atabala eta euria. Elkar, Donostia, 1986.
- Marinel Zaharrak. Elkar, Iruñea, 1987.
- Marginalia. Elkar, Donostia, 1988.
- Ez gara gure baitakoak. Pamiela. Iruñea, 1989.
- Izeba Mariasunen ipuinak. Elkar, Donostia, 1989.
- Ainhoari gutunak. Elkar, Donostia, 1990.
- Ifar aldeko orduak. Elkar, Donostia, 1990.
- Gartzelako poemak. Susa. Iruñea, 1992.
- Han izanik hemen naiz. Elkar, Donostia, 1992.
- Hnuy illa nyha majah yahoo. Elkar, Donostia, 1995.
- Hitzen ondoeza. Txalaparta, Tafalla, 1997.
- Hau da nire ondasun guzia. Txalaparta, Tafalla, 1999.
- Lagun izoztua Elkar, Donostia, 2001.
- Kolosala izango da. Txalaparta, Tafalla. 2003.
- Akordatzen. Txalaparta, Tafalla, 2004.
[aldatu] Joseba Sarrionandiaren "Alter Ego" batzuk
- Thomas Stearns Eliot. St.Louis. Missouri. (1888-1965)
- Konstantino Kavafis. Alexandria. (1863-1933)
- Samuel Tayor Coleridge. Ottery St. Mary. (1772-1834)
- Fernando Pessoa. Lisboa. (1888-1935)
[aldatu] Kolaborazio periodistikoak
- Pott aldizkariarekin.
- Zeruko Argiak aldizkariarekin.
- Ibaizabal aldizkariarekin.
- Anaitasuna aldizkariarekin.
[aldatu] Sariak
- Ignacio Aldekoa Saria
- Resurreccion Maria Azkue Saria
- Bilbaoko Udalaren Saria
- "Premio Narrativa en euskera"
[aldatu] Paperezko bibliografia. Orokorra
- Aitzpea Azkorbebeitia. [1]. Joseba Sarrionaindia: Irakurketa proposamen bat. Labayru Ikastegia-Amorebietako Udala-ren argitaratuta. Bilbao, 1998.
- Koldo Izagirre. Incursiones en territorio enemigo. Pamiela argitaletxea. [[Iruñea, 1997
- Jon Kortazar. "Lurra eta luma. Euskal poesia 80ko hamarkadan". Labayru Ikastegia, Bilbo, 1997
- Maria Jose Olaziregi. "Literatur irakurketaren gaurkotasuna, gazteen zaletasun eta jokabideak". Egan, 1996.
- Lourdes Otaegi. "Joseba Sarrionaindia y el destino del viejo marinero". Insula, Madril, 1998.
- Joan Mari Torrealdai. Euskal Kultura gaur. Liburuen mundua. Jakin, 1997
- Kirmen Uribe. "Asalto a los cielos: Estética y escritura en la poesía de Atxaga y Sarrionaindia". Insula, Madril, 1998.
- Askoren artean. Euskal Literatura Urratzen. Labayru Ikastegia, Bilbo, 1986.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Izuen gordelekuetan barrena, irakurgaia.
- Gartzelako poemak, irakurgaia.