San Frantzisko (AEB)
Wikipedia(e)tik
San Frantzisko, ingelesez eta gaztelaniaz San Francisco, Kaliforniako (Estatu Batuak) laugarren hiririk handiena eta izen bereko konderria da (City and county of San Francisco). 798.680 biztanle zituen 2006. urtean.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- Yelamu herrikoak bizi ziren inguruan europarrak iritsi baino lehen.
- 1769ko azaroaren 2an Gaspar de Portolà kataluniarra iritsi zen bertara.
- 1776ko urriaren 9an Asisko Frantziskoren Misioa edo Dolores Misioa sortu zuten bertan, Junipero Serra fraide mallorcarra bertan ibili zen lanean.
- 1821ean independentzia lortu zuten Espainiatik. Mexikoren menpe gelditu zen orduan.
- 1846ko uztailaren 7an Amerikako Estatu Batuetako hiri bilakatu zen.
- 1873an University of California San Francisco (UCSF) hiriko unibertsitate nagusia sortu zuten.
- 1906ko apirilaren 18an lurrikara batek hiria astindu zuen eta 3.000 pertsona inguru hil zen horren ondorioz.
- 1934ko abuztuan hasi ziren Alcatrazeko uhartea erabiltzen presondegi moduan.
- 1937ko maiatzaren 27an Golden Gate zubia inauguratu zuten.
- 1951ko irailaren 8an "San Frantziskoko Hitzarmena" sinatu zuten 49 herrialdek, Japoniarekiko bakea lortuz.
- 1963ko martxoaren 21ean Alcatraz espetxea betiko itxi zuten.
- 1967ko udan The Summer of Love jaialdi hippya egin zuten hirian.
- 1975ean "The Castro" izeneko auzora hasi ziren homosexualak mugitzen bizitzera.
- 1989ko urriaren 17an "Loma Prieta" izeneko lurrikarak hiria kaltetu zuen.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Klima
[aldatu] Biografiak
- Jack London (1876-1916), idazlea.
- Isadora Duncan (1878-1927), dantzaria.
- Frances Marion (1888-1973), zinemaren gidoigilea.
- Clint Eastwood (1930-), aktorea eta zuzendaria.