Tenzing Norgay
Wikipedia(e)tik
Tenzing Norgay alpinista sherpa nepaldarra Solokhumba-n jaio zen 1914ko maiatzaren 29 inguruan eta Katmandun hil 1986ko maiatzaren 9an.
Himalaiara egindako espedizio ugaritan hartu zuen parte, besteak beste, Nanga Parbatera (1950), eta Everestera (1938, 1952 eta 1953).
Edmund Hillaryrekin batera, 1953ko espedizio britainiarrarekin Everestera iritsi zen lehen gizona izan zen.
Bere jaiotze data ez da ziurra. Antza denez, maiatzaren amaieran jaio zen eta heldua zela, Everestaren gailurrera iritsi zeneko eguna hautatu zuen bere urtebetetzea ospatzeko.