Edmund Hillary
Wikipedia(e)tik
Sir Edmund Hillary, (Auckland, Zeelanda Berria, 1919ko uztailaren 20a-), mendizale eta esploratzailea, Everestera igotako lehen espedizioko partaide izan zen.
Mendian esperientzia handiko gizona bazen ere, ogibidez erlezaina zen, 1953. urtean Everest mendira igo zen espedizioan parte hartzeko deitu zutenean. Maiatzaren 29an iritsi zen tontorrera, Tenzing Norgay Sherparekin batera. Everesteko Parke Nazionalaren sortzaileetariko bat da, mendikatea eta bere inguruko eremuak babesteko helburuarekin. Himalayan Trust [1]fundazioaren bidez, Sherpa herriaren garapena bultzatu du, eskolak eta ospitalak eraikiz.
Bestela, 1958ko urtarrilaren 3an Hego Polora iristea lortu zuen.