Tirol (Austria)
Wikipedia(e)tik
Tirol Austriako mendebaldean dagoen estatua da. Innsbruck du hiriburua.
Mugakideak hauexek ditu: Austriako estatuak ere badiren Vorarlberg mendebaldean eta Salzburg eta Kärnten ekialdean. Iparraldean Bavaria (Alemania) eta hegoaldean Trentino-Adige Garaia eta Veneto eskualdeak (Italia) eta Graubünden kantoia (Suitza) dauzka.
Estatua 8 barrutitan ("Bezirke") banatuta dago, gehi "Statutarstadt" bat, Innsbruckekoa. Ipar eta Ekialdeko Tirol desberdintzen dute.
Historikoki, Tirol eskualde handia izan zen, lehenik Erromatar Inperiokoa izan zena eta gero Austrohungariar Inperiokoa. Gaur egungo Hego Tirol dena Trentino-Adige Garaia eskualde italiarra da.
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Ipar Tirol
- Landeck, (Landeck).
- Reutte, (Reutte).
- Imst (Imst).
- Innsbruck-Land (Innsbruck)
- Schwaz (Schwaz)
- Kufstein (Kufstein)
- Kitzbühel (Kitzbühel)
[aldatu] Ekialdeko Tirol
- Lienz (Lienz)
[aldatu] Inguru naturala
Großglockner mendia estatuko garaiena da (3.798 m).