Urtaro
Wikipedia(e)tik
Urtaroak egoera klimatologikoak mantentzen direneko urteko sasoiak dira, eskualde batean, tarte batean. Urtaroek 3 hilabeteko iraupena dute eta negu, udaberri, uda eta udazken izena ematen zaie. Ekuatoretik gertu dauden lekuetan bi urtaro baino ez daude: hezea eta lehorra.
Lau urtaroen hasiera eta bukaera definitzerako garaian ekinozio eta solstizioak erabiltzen dira.
Lurraren atmosferako inertzia dela eta eta ozeanoek tenperatura mantentzeko duten joera dela eta klima urtaroen hasiera astronomikoarekiko pixka bat desfasatuta daude.
Urtaroen arrazoia inklinazio axiala da. Lurraren ardatza ekliptikarekiko angelu bat sortzen du eta horrek lurraren alde batek eguzkiaren erradiazioa modu indartsuago batean jasotzea ekartzen du.