Valentino Rossi
Wikipedia(e)tik
Valentino Rossi | |
---|---|
Lorpenak | |
Herrialdea | Italia |
Urteak | 1996- |
Taldeak | Aprilia, Honda, Yamaha |
Sari Nagusiak | 174 |
Munduko Txapelketak | 125 z.k. 1997,
250 z.k. 1999, 500 z.k. 2001, |
Garaipenak | 84 |
Podiumak | 127 |
Pole position-ak | 45 |
Bira azkarrak | 69 |
Lehenengo Sari Nagusia | Malasiako Sari Nagusia, 1996, martxoak 13 |
Lehenengo garaipena | Txekiar Errep.-ko Sari Nagusia, 1996,abuztuak 18 |
Azkenengo garaipena | Malasiako Sari Nagusia, 2006, irailak 19 |
Azkenengo Sari Nagusia | {{{azkenego sari nagusia}}} |
Valentino Rossi, (1979-ko otsailaren 16an ,Urbinon (italia) jaioa), gaur egun motoziklismoko pilotu profesionala, 7 aldiz munduko txapeldun izandakoa, horietatik 4 MotoGp-n.
[aldatu] Biografia
[aldatu] Munduko txapelketan
1996 martxoaren 13-an, Malasiako Sari Nagusian, egin zuen debuta munduko txapelketan 125 z.k.-ko aprilia bat gidatuz. Urte beran lortu zuen bere lehen karrera irabaztea, Txekiar Errepublikako Sari Nagusian. Denboraldia 9. posizioan bukatu zuen. 1997. urtean, 15 karreretatik 11 irabazita, 125 z.k.-tako titulua eskuratu zuen.
Hurrengo urtean, 250 z.k. kategorira salto egingo du Aprilia bat berriro gidatuz. Urte zaila izango da beretzat bi lagun auto istripu batean galdu egingo baititu. Hala ere zenbait Sari Nagusi irabaztea lortuko du. 1999-an 9 karrera irabazi ondoren munduko txapelduna izango da bigarren aldiz. Hori lortzen duen gazteena izan zen (Gaur egun errekorra Daniel Pedrosak dauka).
500 z.k.-ko Honda NSR batekin leihatuko da 2000. urteko denboraldian. Kategoria nagusian lortuko du bere lehen garaipena urte honetan, eta ez bakarra. Titulua Kenny Roberts Jr.-entzat izango da, bigarren Valentino Rossi izanik. Motor berberarekin lortuko du 500z.k.-tako tiulua 2001. urtean. 11 Sari Nagusi irabazita.
2002. urtean 500 z.k.-tako kategoria MotoGp deitzera pasa zen, 990 z.k.-tarainoko eta 4 denboretako motorrak sartzerakoan. Valentinok Honda RC112 batekin (990 z.k.-takoa) titulua berriz eskuratuko du 11 garaipenekin. Berdina egingo du 2003. urtean. Karreraz karrera erakutsitako nagusitasuna ikusita, bazirudien luzerako irabazten jarraituko zuela, zale askorentzat kategoria nagusia aspergarria gertatuz.
Baina 2003. denboraldia amaitzean ,Yamaharekiko fitxaketa anuntziatu zuen, Hondako taldearekin liskarrak euki eta gero. Gutxik uste zuten 2004. urtean egin zuena egiteko gai zela. Lehenengo lasterketa irabazteaz(hego afrikako Sari Nagusia, Maxx Biaggirekin lehia gogorran) gain, titulua ere berreskuratzea lortu baitzuen. Bazirudien ezerk ezin zuela gelditu. Horrela 2005-eko denboladia ere nagusitasunez irabaziko du.
2006. denboraldia faborito bezala hasiko du baina gauzak inoiz ez bezala okertuko zaizkio(erorketak, motor akatsak...). Azkeneko Lasterketan titulua galduko du, ustekabeko erorketa baten ondorioz, Nicky Hayden pilotu amerikarraren eskuetan utziz.