Victoria I.a
Wikipedia(e)tik
Victoria I.a (1819ko maiatzaren 24 - 1901eko urtarrilaren 22a), Britania Handiko eta Irlandako erregina izan zen 1837 eta 1901 artean, eta Indiako lehen enperatriza 1876 eta 1901 artean. Bere erreinaldiak 64 urte iraun zuen, Erresuma Batuko erregealdirik luzeena izanik.
Bere agintaldian Industri Iraultzako garapen nagusia suertatu zen, herrialdea ekonimikoki, teknologikoki eta sozialki aldatuz. Urte horietan, halaber, Britaniar Inperioa izugarri hedatu zen, bere erpinera iritsiz. Hori guztia zela eta, Erresuma Batua garaiko botere handiena bilakatu zen.