Wahhabismo
Wikipedia(e)tik
Wahhabismoa Islameko korronte nagusia den sunnismoko azpi-sekta erlijioso fundamentalista bat da. Muhammad Ibn Abd Al-Wahhab (1703-1792) erreformatzaileak sortua XVIII. mendean, Al-Sauden dinastiarekin zuen harremanagatik zabaldu zen eta gaur egun Saudi Arabiako musulmandarren artean eragin handia du.
Lege islamdarrak aplikatzeko orduan duen zorroztasuagatik eta zabaltzeko nahiagatik nabarmentzen da. Saudi Arabiako petroleo putzuek emandako dirutzei esker, wahhabismoak zabalkunde nabarmena izan du azken hamarkadetan.