Arabiera
Wikipedia(e)tik
Arabiera عربية ('arabiyya) |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Aljeria, Bahrain, Egipto, Gazako zerrenda, Irak, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Mauritania, Maroko, Oman, Qatar, Saudi Arabia, Sudan, Siria, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen estatuetan gehiengoak, beste hainbat estatutan gutxiengo hizkuntza | |
Guztira hiztunak: | 206 milioi (Ethnologue, dialekto guztietako jatorrizko hizkuntza); 286 milioi (Arabiar estatuetako biztanleak, CIA World Factbook, 2004), beste lurraldeetako gutxiengo arabiarra eta elebidunak izan ezik | |
Rankina: | 2 (Microsoft Encarta) | |
Hizkuntza familia: | Afro-Asiatikoa Semitikoa |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Aljeria, Bahrain, Komoreak, Txad, Djibuti, Egipto, Eritrea, Irak, Israel, Jordania, Komoreak, Kuwait, Libano, Libia, Mauritania, Maroko,Mendebaldeko Sahara, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria, Somalia, Sudan, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen | |
Araugilea: | Egipton: Arabiar hizkuntzako Akademia | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | ar | |
ISO 639-2: | ara | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Arabiera hizkuntza semita bat da, arameoa, hebreera, akkadikoa, maltera eta beste zenbait hizkuntza bezala, lehen bien ahaide hurbila delarik. Hizkuntza ofizial bakarra da hogei estatutan, eta koofiziala gutxienez beste seitan. Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntzetariko bat da. Mundu osoko musulman guztientzat liturgia-hizkuntza da.
Arabierak bi forma nagusi ditu. Batetik Koraneko arabieran oinarritutako estandarra dago (euskaran batua dugun bezala) eta bestetik tokian tokiko dialektoak. Lehenengoa idazteko, hizkera jasoan erabiltzeko, beste zonaldeetako arabiar hiztunekin komunikatzeko edota hedabideetan erabili ohi da. Dialektoak berriz, eguneroko bizitzan erabilitzen direnak dira.
Makina bat dialekto daude, batzutan euren artean ulertezinak izateraino, hiztegi eta fonologia aldetik ezberdintasun esanguratsuak baitaude, sintaktikoki egitura berak izan arren[1].
Otoitzerako deia (info+ · laguntza)
Marrakech-eko Kutubiya mezkitarako deia (Maroko). |
Eduki-taula |
[aldatu] Deskribapen linguistikoa
Hizkuntza semitikoen artean zaharrena da, hau da, gaur egun bizirik dirauten hizkuntza semitarren artean, hizkuntza semitar primitibotik gertuen dagoena. VI. mendetik literatur hizkuntza da, eta musulmanen liturgia-hizkuntza VII. mendetik.
Literatur hizkera, arabieraz al-luga al-Fuṣḥà deitzen da ("hizkerarik ele-ederrena"), poesia aurreislamdarra, Koraneko hizkuntza, literatura klasikoa eta arabe estandar modernoa (gaur egungo literaturan eta komunikabideetan erabiltzen dena) barnebiltzen dituelarik.
Hizkera dialektalak, tokian-tokikoak, al-luga al-`ammiyya" ("hizkuntza orokorra") bezala izendatzen dira. Batzuen eta besteen arteko erdibideko hizkerak ere topa ditzazkegu.
[aldatu] Fonologia eta idazketa
Arabierak, eskuinetik ezkerrera idazten den idazteko modu propio eta berezia du. Ahal den heinean, hizkiak euren artean lotu behar dira hitz baten barruan, baina hau ez da beti posible izaten. Beraz, hizki bakoitzak lau modu izan ditzake idazteko garaian: bakandua, hasieran, erdialdean edo bukaeran.
Salbuespen gutxi batzuk alde batera utziz, grafema bakoitzak fonema bati dagokio, hau da, ia hizki muturik ez dago, ezta aldera utzitakoak (omititutakoak), ezta ere kokalekuagatik forma aldatzen dutenak. Salbuespenak, usadio erlijiosoengatik izan ohi dira.
Eguneroko hizkuntzan, klasikoarekin alderatuz, hizki batzuek balio ezberdinak dituzte, herrialde edo eskualdearen arabera. Ohikoa da ere nahiz eta modu ez eguneroko batean hitz egin, tokian-tokiko ahoskera hori mantentzea.
Arabierak ez du hizki larririk, 1920ko hamarkadan saiakera bat egin zen baina ez zen onartua izan. Izen propioek esanahia izan ohi dutenez, batzuetan, eta beti ere gaizkiulertuak ekiditeko, parentesi edo kakotxa artean idatzirik ikus ditzakegu.
Arabierak hizkuntza europarren zeinuak ere bereganatu ditu, kasu batzuetan moldatu egin dituelarik: puntua (.), kakotxa edo koma (،), puntu eta kakotxa (؛), galdera ikurra (؟), harridura ikurra (!) eta abar. Azken bi hauek, euskaran bezala, bakarrik esaldiaren bukaeran aurki ditzakegu. Azkenik, etendura puntuak bi dira, gure hiruen ordez.
[aldatu] Morfosintaxia
Aditzek erro bat dute, eta hortik aurrera beste hitzak sortzen dira, adibidez: idatz errotik, كتب (KTB):
كتب KaTaBa: idatzi zuen
إكتتب iKtaTaBa: inskribatu zen
كتاب KiTāB: liburu
كاتبة KāTiBa: idazlea (emakumea)
مكتبة maKTaBa: liburutegi
مكتب maKTaB: idazmahai, bulego
اكتب uKTuB!: ¡idatz ezazu!
تكتبون taKTuBūna: zuek izazten duzue (bi pertsona, emakumeak)
[aldatu] Generoa
[aldatu] Zenbakia
Singularra, Duala eta Plurala ikus ditzakegu