Libano
Wikipedia(e)tik
Libanoko Errepublika الجمهوريّة اللبنانيّة |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Koullouna Lil Watan, Lil Oula wal'Allam ( Denok!! Gure Nazio, Ikur eta Aintzarentzat! ) |
|||||
Ereserkia: Koullouna Lil Watan, Lil Oula wal'Allam | |||||
Hiriburua | Beirut 33°54′N 35°32′E |
||||
Hiri handiena | Beirut | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Arabiera1 | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Émile Lahoud Fouad Siniora |
||||
Konstituzioa Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
1926 maiatzaren 23 Vichy-ren Frantziatik 1941 azaroaren 26 1943 azaroaren 22 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
10.452 km² (161.) %2 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (1932) - Dentsitatea |
3.826.0182 (123.) 861.3993 358 biztanle/km² (16.) |
||||
Dirua | Libanoko Libera (LL) (LBP ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +2) Bai (UTC +3) |
||||
Interneteko domeinua | .lb | ||||
Telefono aurrezenbakia | +961 |
||||
Herritarra | libanoar | ||||
1Agiri ofizialak Frantsesez ere idatzita daude. Hizkuntza mintzatuak: Libanoko arabieraren dialektoa, frantsesa, ingelesa eta armeniera. 2Diasporan 10-14 milioi libanoar dira mundu osoan 3Gobernuak ez du egin 1932ko erroldaren eguneratzerik, ordezkaritza politikoan izan ditzakeen aldaketak sahiesteko. |
Libano Ekialde Hurbileko estatua da, Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Israel hegoaldean eta Siria ipar eta ekialdean. Libanoko bandera eta armarrian, Libanoko zedroa agertzen da, herrialdearen eta diasporaren ikur nagusia.
Hiriburua Beirut da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Libano Ekialde Hurbilean dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean (225 km-tako kostaldea du). Siriarekin muga egiten du iparralde eta ekialdean (375 km) eta Israelekin hegoaldean (79 km).
Ekialdeko lurralde txiki bat (Beqaa) eta kostaldea albo batera utziz gero, Libano herrialde menditsua da. Iparraldean dago Libanoko mendirik garaiena, Sawda, 3090 metrokoa. Hegoalderantz jotzean, mendiak mendixka bihurtzen dira, Galileako mendiekin (Israel) bat egiteraino.
Libanok klima mediterranear epela du. Kostaldean neguak euritsuak eta freskoak izan ohi dira eta udak beroak eta hezeak. Barrualdera jotzean klima gero eta kontinentalagoa nagusitzen da, mendi inguruetan bereziki; hemen sarritan izan ohi dira elurteak neguan. Orokorrean eskualde euritsua da, inguruko beste herrialdeekin konparatuz gero gutxienez. Hala ere, ipar ekialdeko zenbait lurraldetan mendi garaiek euria sartzea eragozten dute eta ondorioz euri kopuru oso txikiko eskualdea da.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Libanoko historia
Libano, Feniziaren oinordekoa eta kristautasunaren sorleku historikoa, Otomandar Inperioak okupatu zuen XVI. mendean. Ondoren, Frantziaren protektoratua izan zen, Lehen Mundu Gerran turkiarrak garaitu zituztenetik 1943an independentzia lortu zuten arte. Libanoko historia independentziaren ondoren, oreka eta gatazka aldizkako garaiez osatua dago. Honi garapen ekonomiko handia lotu behar zaio, Beirutek duen finantza eta merkataritza garrantzi handia dela-eta. Libano Ekialde Hurbileko Suitza ezizena zuen 1970ko hamarkadaren amaiera arte, musulman eta kristauen arteko gerra zibila piztu zen arte, alegia.
1948an, Lehen gerra arabiar-israeldarraren ondoren, 100.000 iheslari palestinar joan ziren Libanora, Israelgo Estatuaren aldarrikapena zela-eta. Beste hainbat iheslari gehitu zitzaien 1967ko Gerraren eta Irail Beltzaren ondoren. 1975an, Libanon zeuden palestinarren kopurua 300.000 ingurukoa zen. Egoera jasanezin hori izan zen gerra zibila piztu izanaren arrazoietako bat, 1975eko apirilean, eta herrialdea gobernu eraginkorrik gabe aurkitu zen.
Gerra Zibilean kristauak eta musulmanak aurka aritu ziren: alde batean, gehien bat kristau maronitek osatutako miliziak, batez ere Katā'eb alderdikoak, Bachir Gemayel-ek gidatua; beste aldean libanoar sunitar eta xiitarrek eta palestinarrek osatutako koalizioak. 1976an, kristau maronitak eta hauen aliatuak (Sulaymān Frānjiyye eta Camille Sham‘ūn presidente izandakoaren miliziak) garaitzen zihoazen. Horregatik, Arabiar Ligak esku-hartzea erabaki zuen Riadeko Itunean, estatu arabiarrek osatutako tropak bidaliz, nahiz eta berez Siriak kontrolatuak egon. Honek, gogor erasoz berehala bakea inposatu zuen, palestinarrak eta hauen aliatuak zalantzarik gabe kolpatuz (Tell el-Za'tar iheslari palestinarren eremuko sarraskia, 1976). 1978an, maronitek siriarren nahia ulertu zuten, hau da, baketze indarren atzean herrialdea okupatzea eta kontrolatzea zela helburu, "Siria Handia" ideia zaharra lortu nahian. Urte bereko irailean okupazioa argi geratu zen, nahiz eta arabiar estatuen gaitzespena jaso. Siriar indarrak Libanon gelditu ziren, bertako politika baldintzatuz. 2005eko apirilean alde egin behar izan zuten, Rafik Al-Hariri lehen ministroaren hilketaren ondoren egindako manifestazioak zirela-eta.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Libanoko banaketa administratiboa
Libanoko sei eskualdetan banatua dago, muhafazah izenekoak. Hauek barrutitan banatzen dira (qadaa).
- Beirut (Beirut)
- Libano Mendia (Baabda)
- Iparraldea (Tripoli)
- Bekaa (Zahleh)
- Nabatieh (Nabatieh)
- Hegoaldea (Sidon)
[aldatu] Demografia
Libanoko biztanleak talde erlijiosoetan bildu ohi dira. Erlijio bakoitzak bere gune propioak ditu eta bizitza nahiko autonomoa izaten dute. Estatuko botereak erlijioaren arabera banatzen dira. Presidentea kristaua da, lehen ministroa musulman sunnia eta parlamentuko lehendakaria musulman xiia.
Estatistiken arabera, biztanleen %59 musulmana da (sunniak, xiiak...) eta %39 kristaua (maronitak, greziarrak, armeniarrak, melkitak, asiriarrak, katolikoak...). Horrez gainera kurduak ere badaude eta Palestinako 394.532 iheslari arabiar.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak